Komunitatearen eduki guztia

Azken edukia

Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai

2013/09/09

Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...

Soberako Alardeak

2013/09/08

1) Hondarribian eta Irunen Aspaldian ez da giro: jende tropa bat, lerro luzeak, damak zaldian astiro... Fusilarekin apuntatuta oker egin dute tiro! Eskarmenturik ez dugu hartzen karramarroak berriro.   2) Zeren izenean alardeak? Nor edo zer gogoratuz? Historiako gauza haue...

Erriberako euskaldunekin, beste behin

2013/09/07

Erriberako euskaldunekin, beste behin
Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!

Badatoz Arrateko Amarek dantzak 2013

2013/09/06

Igandean, irailaren 8an, egingo ditugu Arrateko Amaren dantzak Arraten eta Arrate egunean. Abuztuko oporrak atzean utzi eta ensaiotan aritu gara aste honetan, eta Arraten bertan egindako azken ensaioaren ondoren dena prest dago iganderako. 65 ezpata-dantzari Urtetik urtera dantzari berriak estr...

2013ko San Ferminen kronika

2013/09/05

2013ko San Ferminen kronika
San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!

Igartzako dantzarien eguna

2013/09/03

Duela hilabete batzuk Beasaindik dei bat jaso eta Errosarioko Amaren ezpata-dantza bertara eramateko gonbidapena iritsi zitzaigun. Ezin ezetzik esan Aurtzaka dantza taldeko lagunei, beraz, larunbat honetan, irailak 7 Igartzako jauregiaren ondoan dantzatuko dugu. Igartzako dantzariak (Iñak...

Non izan zarete uda honetan dantzan?

2013/09/02

Non izan zarete uda honetan dantzan?
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?

DANTZARI BERRI BAT IGARTZAN: ZALDIKOA

2013/08/31

Irailaren 7an Igartzako dantzariek gure urteroko agerraldia egingo dugu. Zaldikoak Jauregiko hormatik plazara jauzi egingo du, eta Elgoibarko Errosarioko Amaren kofradia etorriko da gurekin batera dantzatzera. Zaldikoa Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharret...

Apur batean soka-dantza

2013/08/25

Abuztuaren 22an, Elgoibarko San Bartolome jaiak ate joka genituela, herriko argazkilaria den Iñaki San Martin " Soarte "-ren Apur baten soka-dantza erakusketa inauguratu genuen. Aurten Haritz dantza taldeak 40 urte betetzen ditu, eta Elgoibarko soka-dantzari buruzko lan sorta hau gure ospakizunen...

Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan

2013/08/13

Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan
Abuztuaren 16an, San Roke egunean, ezpata-dantza egiten da Deban, San Roke dantza. Iaz, Gure-Kai dantza taldeak jakinarazi zuen 2013an emakumeek ere parte hartuko zutela herriko dantza nagusian. Ez da lehen aldia izango. 1967an ere dantzatu zuten emakumeek Debako San Roke dantza. 46 urte ondoren berriz ere ezpata-dantzan arituko dira emakumeak Deban, eta oraingoan, hurrengo urteetan jarraitzeko asmoarekin.

Harpidetu