Apur batean soka-dantza

2013/08/25

Abuztuaren 22an, Elgoibarko San Bartolome jaiak ate joka genituela, herriko argazkilaria den Iñaki San Martin "Soarte"-ren Apur baten soka-dantza erakusketa inauguratu genuen. Aurten Haritz dantza taldeak 40 urte betetzen ditu, eta Elgoibarko soka-dantzari buruzko lan sorta hau gure ospakizunen barruan sartu nahi izan dugu.

Erakusketa, abuztuaren 22tik irailaren 6a arte egongo da zabalik Elgoibarko Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara.

Erakusketaz gain, rifak ere egongo dira salgai Kultur Etxean. Dantzan.com-en aldeko rifak izango dira. Duela hilabete batzuk, dantzan.com-en aldeko babesle kanpaina bat abiatu zen. Soartek, kanpaina honekin bat egin eta bere kuadroetako bat emango du. Rifak euro baten truke erosi ahal izango dira, eta irabazleak, erakusketan dagoen kuadro bat aukeratu ahal izango du.

Animatu batetik, dantzan.com-en alde egiten, eta bestetik Kultur Etxera hurbildu eta San Bartolome eguneko soka-dantza ardatz duen Soarteren lana ikusten.