Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Sorgin-dantza eta enbor bereko ezpalak , 2013ko ezpalak

2013/05/15

Aurten sorgin-dantza eta enbor bereko ezpalak zarta araziko ditugu 2013ko gure jaialdian. Euskal Herrian Oriako eta Antzuolako sorgin-dantzak dira ezagunenak, baina Mutrikun, Zarautzen eta Bergaran ere dantzatu izan dira.
Eta gurean ez ezik, taldearen egiturak, mugimenduen eboluzioak nahiz doinu...
Maritxu Mendiola Isasa (1926, Astigarraga—2013, Donostia)
2013/05/14

Familia oneko alaba, Astigarrako sarreran zuten etxea, baratzarekin eta jatetxe modukoa ere bai. Garaian ohi zenez, Astigarragako Plazan (euria ari zuenean, Kontsejupean) eta Santio Mendiko erromerietan ikasi zuen dantza sueltoan. Hiru pauso besterik ez zuten egiten denek: ibilaldia, puntuka eta bueltak.
Herriko dantzariak XIX. mende bukaerako argazki zahar batean
2013/05/12

Joan den martxoaren 13an dantzan.com atarian argitaratu zuten argazki zahar hau (Arg1), Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean albistearen osagarri. Baionako Euskal Museoan jasota zegoela azaltzen zuen. Lehen kolpetik eman zigun atentzioa. Dantzari horien janzkera gure Loinazko dantzarien berber...
Ezpata-dantzak Andaluzian
2013/05/09
Javier, Manuel, Pepe, Evaristo, Juan... ez daude pozik. Hermandad-eak erabaki du hurrengo danzadoreei lekua utzi beharra dietela eta erretiratu egin behar izan dute. 30 urte ondoren. Beren ordezkoei begira daude, elizara sartzen diren momentuan. Azala oilo ipurdi. Ez dakite zer egin behar duten err...
Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)
2013/05/08

Manuel Oronoz aita (1906-1989, Donostia) Jose Lorenzo Pujanaren ikasle izan omen zen. Honek, Udalaren laguntzaz, prestatzen zituen taldeetan dantzatu zuen. Hortik etorri zitzaien zaletasuna semealabei.
Soka-dantza Santa Kurutzen 2013
2013/05/06
Baserritar gazte belaunaldi berri bat loratu da Santa Kurutz ermitaren inguruetan. Batez ere Mandiola eta Gorostako baserrietan hazitako gazteak dira, Santa Kurutzeko festak antolatzekon testigua hartu, eta beraien bizi-pozakin kutsatu dituztenak. Emilio Azurmendi Sagarbitzaren hutsuneak markatu ...
Maiatza dantzan aurten ere
2013/05/06
Dantzaz beteta etorri ohi da urtero udaberri buelta, eta zer esanik ez Maiatza, ia asteburuero emanaldiren batekin. Aurtengoa ere halaxe iritsi da, egutegia gorriz markatutako dataz lepo.
Apirilaren 28an Zuberoara Maskaradak ikustera egindako irteerarekin hasi zen gure dantza-tourra. Elgoibarko ...
Dantza Coliseoan: Argia: Besta Berri
2013/05/03
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Maritzuli, Haritz, Gure-Kai, Xinkako, Ezpelur eta Kezka dantza taldeetako dantzari eta musikariekin, iritsiko da Eibarrera Besta Berri ikuskizuna . Corpus Christiren inguruko festetan inspiratuta, hiru piezak osatutako emanaldia prestatu ...
Bixente Amunarriz Azkarraga (1920, Donostia—1966, Donostia), dantzari onena
2013/05/03

1936.eko gerra garaian gazte ziren dantzari eta dantzazale guztiei entzuna nien maiz: "Bixente Amunarriz bezalako dantzaririk ez da ezagutu". Etxean, aitonarengandik hasita, gurasoak, izeba-osabak, denak bat zetozen horretan. Galdezka ibili izan naiz garai hartako dantzarien artean eta denek kontu berbera errepikatu didate. Hura dantzan ikustea atsegin handia zen, batzuetan ez sinistekoa. Ematen zuen bazekiela hegan egiten. Harrigarriena, ez omen zuela horretarako itxura fisikorik aproposena: txikia eta potxoloa zelako. Hala ere, dantzan ikusita, horrelako besterik ez zegoela sinistuta geratzen omen ziren denak.
Santos Tapia Bastarrika (1929, Tolosa), dantzari baten gorabeherak
2013/04/30

Aita, Klaudio, aurreskularia zuen eta berarengatik hasi zen dantzan zaletzen Apaizetxetik (Donostiako Miraconchan, Bergaran eta Saturraranen ikastetxeetan) itzuli zenean, hamasei urtez. Lagunekin Plazan ikasi zuen dantza sueltoan egiten eta aurreskulari Blas Lasa maisuarekin.