Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Txertubik dantzaldia emango du Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Txertubik dantzaldia emango du Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

2014/09/16 01:45
Txertubik dantzaldia emango du Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Arkaitz eta Txus Errenteriako Erromeri Egunean

Txertubi taldeak dantzaldia eskainiko dugu datorren igandean, hilak 21, Errenterian egingo den Atlantikaldia jaialdi berrian.
Emanaldi hau berezia da guretzat. Errepertorioa berritzen ari gara, eta emanaldi honetarako hamabi pieza berri landu ditugu: batzuk ezagunak baina Txertubik orain arte ez dituenak jo, beste batzuk moldaketa berriak, eta beste batzuk doinu eta dantza proposamen erabat berriak. Horiekin eta gure beste klasiko batzuekin osatuko dugu dantzaldia.
Taula gainean musika jotzen izango dira Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Txus Aranburu (soinua, pianoa eta perkusioa) eta Arkaitz Miner (arrabita, mandolina eta perkusioa). Plazan dantza gidatzen, Patxi Montero. Eta soinua zaintzen, Jonan Ordorika.
Animatzen bazara, gu pozik, errepertorio berria elkarrekin probatzeko.
  • Ordua: 12.30 (egitarauan 13:00etan jarri dute, baina saiatuko gara 12.30etan hasten)
  • Lekua: Gernika plaza (adi: ez da dantzaldietarako ohiko leku bat; ibaiaz bestaldean dago, Gamon zumarditik Renferen geltokira goazela)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.