Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

IRUÑEKO KARRIKADANTZA EKIMENA ABIAN DA!!!!

2011/04/04

Euskara bizitzea euskaraz bizitzea delako, KARRIKIRI eta ZALDIKO MALDIKO eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra elkartetik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu euskaldun eta euskaltzale guzioi. Karrika euskara eta bide batez festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dant...

dantzan.com, zorioneko salbuespena

2011/03/25

Hilabete honetan bete ditu dantzan.com ek hamar urte. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko dantzarientzako ezinbesteko informazio-iturria dela eta, hamarkada bateko ibilbidean, albiste-emaile, gordailu, edo iritziak emateko eta konpartitzeko gunea izan da, besteak beste. Normalizazioa...

Ttunttunero jardunaldiak apirilaren 9an

2011/03/24

Txistularia, ttunttuneroa, ofizioa, erritmoa... halako gaiak jorratuko ditugu Duguna dantza taldeak, apirilaren 9rako antolatu dituen jardunaldietan. Mintegi praktikoan, ttunttunero ofizioaren ingurukoak azalduko dizkigu Sabin Bikandik: Ezagutu beharreko erritmoak, errepertorioa, txistulariaren f...

Larunbatean, Axuri-beltza ikuskizuna Baionan

2011/03/17

Heldu den larunbatean, martxoaren 19an, Axuri-beltza ikuskizuna emanen du Argia dantza taldeak Baionako antzokian . Ikuskizuna, Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian Arregik bersortutako Jaurrietako Axuri-beltza dantzaren 40. urteurrena ospatzeko estreinatu zen 2009an. Orain Lapurdiko hiriburuan ema...

Gure artistak

2011/03/12

Aloña   Bada denbora bat dantzan.com-ek gure taldeko Aloña Garmendiaren berri eman zuela ( dantza hurbiletik bizi duen artista grafikoa ). Taldeko dantzaria izateaz aparte, gure artista grafiko partikularra ere bada, eta aste honetan bertan Goierri Telebistako �...

Txapelketaren kontra

2011/03/10

Aurretik Trikitixa elkartetik eskatu zidaten bezala , oraingoan Bertsozale elkartetik eskatu didate txapelketen kontrako nire argudioak aurkezteko. Bertsozale elkartearen ikerketa taldeak "Bertsolamintza" jardunaldiak antolatu ditu, eta "inertziak" detektatu eta eranzteko ahaleginak bildu ditu. And...

2011ko Koko-dantzen bideo bat

2011/03/09

Aurtengo koko-dantzetan hartutako irudiekin bideo bat prestatu du Eirek. Hemen duzue: ...

Eibarko kaldereroak, beste hogei urterako prest!

2011/03/08

Zartagin eta mailuak baditugu, eta kanturako, dantzarako eta festarako gogoa ere bai. Hogei urte pasa dira Eibarko kaldereroak berpiztu zirela eta beste hogei urterako ere prest gaude! Pasa den martxoaren 4an, Eibarko aratusteetako barixaku erregularrean kaleratu ziren berriz ere kalderero...

Lakuntzako Alkate-dantza

2011/03/05

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, egiten dute Lakuntzako kintoek Alkate-dantza. Negu partean Sakanan egiten ohi duen hotz arratsaldea egokitu zen aurtengoa. Eman zizkiguten azalpen eta laguntzarengatik, Lakuntzako Elai-Alai dantza taldeko kideei eskerrak emanez hasi nahi dugu sarrera hau. ...

Nafarroako dantzak

2011/03/05

Duguna dantza taldeko kultura batzordeak abian jarritako bloga da hau. 2011. urte honetan zehar, Nafarroako hainbat herrietara hurbildu eta bertan egiten diren dantzak ezagutzea da gure asmoa. Blog-ean herri horietan bildutako informazioa (argazkiak, partiturak, bideoak...) jartzen joanen gara pixk...

Harpidetu