Dokumentuaren akzioak
II. Bizkaian emakumeak dantzari
Datorren larunbatean, irailaren 20an Bizkaiako Emakume Dantzarien 2. edizioa ospatuko da. Ekitaldia arratsaldeko 18.30etan hasiko da Durangoko Ezkurdi plazan (Andra Mariko elizpean eguraldiak ez badu laguntzen).
Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperriko dantza taldeen antolakuntzarekin, Durangaldea, Zornotza, Bilbo eta Sestaoko neskek hartuko dute parte aurten. Ekintzaren asmoa zera da: Bizkaian neskek egiten duten dantzak ere aintzakotzat hartzea eta bide batez plazaratzea, gizonezkoekin egiten dugun bezala. Azken finean denak daude gure folklorearen barnean eta denontzat aberasgarriagoa dela iruditzen zaigu.
Ekitaldia dohainik izango da.
Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak
Dokumentuaren akzioak