Dokumentuaren akzioak
San Bartolome eguneko soka-dantzak 50 urte
Duela 50 urte San Bartolome egunez soka-dantza atera zuten dantzariak eta gaur egungoak, txistulariekin batera. Argazkia: Soarte
Beti izan ohi da hunkigarria eta dotorea San Bartolome eguneko soka-dantza, baina urteurrenek batetik, eta aurreskulari eta atzeskulariaren erreleboak bestetik sinbolismoz blaitu zuten aurtengoa. Guztiz eder, hortaz, Elgoibarko plaza, eguraldia ere lagun.
Izan ere, alde batetik 80. soka-dantza izan genuen pasa diren jaietako hau, eta bestetik, San Bartolome egunez, abuztuaren 24an plazaratzen hasi zenetik ere mende erdia bete zen, aurrez Txiki egunez ospatzeko ohitura baitzegoen. Bi urtemuga borobil inondik inora. Eta ez genuen aukera pasatzen utzi nahi izan, 1964ko soka osatu zuten dantzariei omenaldi xume bat egiteko: Aurreskularia: Luis Gurrutxaga Muguruza, Atzeskularia: Joxe Otaegi Iriarte, Txistulariak: José Antonio Ansola eta Jesús Ansola, Dantza Maisua: Iñaki Gorostiza, Dantzariak: Iñaki Gorostiza Etxaniz, Luis Gurrutxaga Muguruza, Joxe Otaegi Iriarte, José Antonio Ansola, Jesús Ansola, José Antonio Iriondo Sangroniz,Ramón Zabala (+), Iñaki Zendoia, Jose Ignacio Murua (+), José Antonio Zuazubizkar, Anjel Zubiaurre Pujana, Peli Urigüen Aramburu,José Luis Elizburu Alberdi, Patxi Betelu Azurmendi, Tomás Barandiaran Arrizabalaga, Nieves Juaristi Iriondo, Regina Arrieta Soraiz, Arantza Arrieta Soraiz, Arrate Astigarraga (+), Rosita Etxaniz (+), Margarita Aranberri, Rosario Andonegi Garcia, Arantza Andonegi Garcia, Miren Larrañaga Gorriti, Marisol Gurrutxaga, Arrate Aranguren, Edurne Lasa, Consuelo Garcia eta Izaskun Uriguen izan ziren orduko protagonistak, Ongarri kultur taldearen bueltako gazteak denak, eta berrogeita hamar urte beranduago berriro ere plazara atera nahi izan genituen, bai eta bezperako salbearen osten opari bana emanaz eskertu ere orduan egindako ahaleginak.
Bestalde, sokak jarraitzen duenaren adibide garbia izan da aurtengo ekitaldia ere, belaunaldi berri batek hartu baitu bi dantzari protagonisten lekukoa. Azken urteetan Jon eta Unai Lizarralde anaiei lotuak ikusi baditugu bi postuok, aurten dantzari gazteagoei tokatu zaie lan hori: Sergio Agirregomezkortak jardun du aurreskulari lanetan eta Ander Condek berriz atzeskulari. Jonek lehen itzulia egin eta Sergiori eskua ematean sinbolikoki islatuta geratu zen belaunaldi aldaketa, dantzari belaunaldi oso bat ordezkatuta lehen lerrora ekarri zuen momentu hunkigarrian.
Azkenik, behin soka-dantza bukatuta, Udalak eta Elgoibarko Udal Txistulari bandak erretiroa hartu berri duen Marijose Zubiaurre oroitu nahi izan zuten, hainbat urtean Emudafe-ren (Elgoibarko Musika eta Dantza federakuntza) baitan egindako lan eskerga eskertu asmoz.
Eguzki goxopean, emanaldi bikainaz gozatu ahal izan zuten Kalegoen plaza bete zuten ikusleek. Jarrai dezagun bada, beste horrenbeste urtean!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01