Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
San Lorentzo dantza taldea – Berriz (Bizkaia)

2014/05/14

San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntza ezinbestekoaz. Gaurko dantzariak laugarren edo bosgarren belaunaldikoak dira.
Feet Together Jump – Gloucestershire (Ingalaterra)
2014/05/14

Feet Together Jump, Costwolds eskualdeko Morris jigs dantzetan aditua den bikotea dugu. Dantza tradizionalak plazaratu eta estilo bereko dantza berriak sortzen dituzte.
Paloteo de Muelas del Pan – Muelas del Pan (Zamora)
2014/05/14

Muelas del Pan herria Gaztela-Leongo Zamora probintzian kokatzen da. Bertako makila-dantzaren arrastoak XVI. mendera arte garamatza, Gorpuzti eguneko prozesioetan Santisimoari laguntzeko dantzatu izan baita.
Ataitze dantza taldea – Itsasu (Lapurdi)
2014/05/14

Ataitze Itsasuko (Lapurdi) dantzarien multxoa da. Lapurdi barnealde eta Baxenabarre hurbileko dantzak ditu oroz gainetik begiratzen eta lantzen, bai eta Euskal Herriko bertze zonbeit ere.
Ball de bastons de Cambrils – Cambrils (Tarragona)
2014/05/14

Cambrils herrian ezagutzen dugun ball de bastons edo makila-dantzen aurreneko albistea 1907ko Kontzepzio jaietakoa da. Hain zuzen, Cambrilsen bizi ziren Montblanc aldeko bastoners (makil-dantzari) batzuek dantzatu omen zuten.
Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
2014/05/14

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Hasiera-hasieratik txistulari eta dantzariek osatu dute Kezka, eta taldearen 56 urteko ibilbidean eskutik aritu izan dira.
Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
2014/05/14

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du. Izan ere, horixe baitu bere xede nagusia, Iruñeko dantza-ekitaldiak sendotu eta bultzatzea.
2014ko Ezpalak jaialdiaren egitaraua
2014/05/14

Ttunttuneroak, danbolinteroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdian. Maiatzaren 14an Iruñean eta 25ean Eibarren Gloucestshire, Muelas del Pan, Cambrils, Itsasu eta Berrizko danbolinteroak eta dantzariak izango ditugu. Hona hemen egitaraua:
Euskal jaia Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrena ospatzeko
2014/05/13

Maiatzaren 17an izango da Amurrioko euskal jaia, Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrenarekin batera. Egun osoan zehar egingo dira ekintzak, goizeko hamaiketan hasita eta iluntzera arte.