Dokumentuaren akzioak
Dantzari-dantza eta erregelak Garain
Santa Ana egunean, Garaiko dantzariek dantzari-dantza egin zuten Udaletxeko plazan, hain zuzen bezperan erregelen erakustaldia egin zen leku berean. Bi emakume izan ziren protagonista aurreskulari eta atzeskulari lanetan.
Prozesioa eta gizonezkoen dantzak amaitu zirenean, Garaiko emakume ezkonduek festaren giroa aldatu zuten, eta aldarte lasaigo batean soka-dantzari ekin zioten plazaren erdian. Zortzikoa egiterakoan doinua luzatu beharrean izan ziren, soka osatzeko 20 gizon behar baizituzten eta batzuk lotsati samarrak ziren.
Ziriek eta barreek bete zuten plaza eta jota eta porrua dantzatuz borobildu zen ospakizuna, erdian aurreskularia eta atzeskularia beren bikoteekin zeudela. Ikusle guztiak txaloka eta egun ederraz gozatzen, biribilketaren doinura sartu ziren udaletxera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Nati Bohé Aizpeolea
"Gerora" Cordobako Euskal Etxeko dantzaria Txotx Dantza taldean. Tapa Tapa Dantza Taldeko sortzailea eta
zuzendaria naiz. Orain Euskal Herrian nago herriz herri eta festaz festa.