Santiago eguneko soka-dantzan Goimendin
Zerua garbitu zen soka-dantzari bidea irekitzeko eta Elgetako Goimendin Santiago ospatzeko egun ederra oparitzeko.
Nire Euskal Etxeko festak gogorazten zizkidan familia giroan, musika, dantza, bertsolariak eta jolasekin gozatu genuen. Nagusiak, gazteak eta haurrak, antzinako tradizio batek lotuak, oraingo honetan bere parte izateko aukera ohoragarria eskaini zidaten.
Ezin bestela izan, bazkari eder batekin eta bazkaloste ahaztezinarekin borobildu zen, etxekoa modukoa, etxean moduan...