Dokumentuaren akzioak
Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia
Behin Gaztemundu programa bukatuta, Euskal Herriko zenbait tokitatik ibilbidea hasi nuen, tokian tokiko ospakizunak bisitatuz eta dantza sorta zabala ikusiz.
Pasa den uztailaren 24an, Elgoibarko Folklore Jaialdian soka-dantza indartsu bat ikusteko aukera izan nuen, hasieratik freskotasuna eta dibertsioa, eta aldi berean modernitatea eta tradizioa transmititu zituena.
Hasiera distiratsu horren ondoren tradiziozko errepertorioetan barrena ibilaldi bizia etorri zen, eszenaratze bikainarekin dantzarien profesionaltasuna eta bizi-poz kutsagarria nabarmentzen zelarik.
Piezak ikusi ahal zaila gertatu zitzaidan eserlekuan dantzatu eta kantatu gabe geldi egotea, proposamenen bizitasunak eszenatokia gaindituta zabaltzen baitziren.
Bikain antolatutako jaialdian, oholtzan izan ziren Euskal Herri, Costa Rica eta Ipar Osetia, zein baino zein dantza eta musika bikainagoekin.
Ordu-terdi ondoren, saioa amaituta eta kiroldegitik ateratzerakoan, antzinako doinua neraman buruan galdezka Nork dantzatuko ote du soinutxo hori?
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Nati Bohé Aizpeolea
"Gerora" Cordobako Euskal Etxeko dantzaria Txotx Dantza taldean. Tapa Tapa Dantza Taldeko sortzailea eta
zuzendaria naiz. Orain Euskal Herrian nago herriz herri eta festaz festa.