Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Jalgi Obama pare
Oier Araolaza
2016/05/18
Homogenizazioaren eta diferentziaren arteko sokatiran bizi gara. Segundu gutxitan Inglewooden nerabe batek mugikorrarekin grabatutako koreografia mundu osoko pantalletan ikusten da, eta grin berarekin imitatzen dute Melbourneko sukaldariak edo Salmantoneko postariak.
Gero eta berdinagoak gara, ...
Kingsmen ezpata-dantza taldea – Newcastle (Ingalaterra)
2016/05/18
Newcastle hiriko Kingsmen taldea Ingalaterrako ipar-ekialdeko rapper erako ezpata-dantzetan espezialdua dago. Jatorriz eskualde hartako ikatz-meatzarien dantzak izaki, bizkorrak, kementsuak eta unean-unean akrobatikoak ere suerta daitezke. Usadioari eutsi nahi izan diote Kingsmen taldekoek, e...
Urrezko ezpata-dantza Urrezko Dominean: Zorionak eta eskerrik asko Juanan eta Marian
2016/05/17
Urrezko Dominena ekitaldi berezia izaten da beti, baina 2015ekoa bertan parte hartzeko zoriona izan dugun dantzarion eta musikarion oroitzapenean luzaroan oroituko dugu. Juan Antonio Urbeltzek eta Maria Angeles Arregik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso dute 2015eko abenduaren 18an, eta bertan izan eta...
San Bartolome de la Torreko dantzariak - Huelva (Andaluzia)
2016/05/17
Ezpata-dantzei eskainitako aurtengo edizioan dakargu Ezpalak jaialdira Andaluziako talde bat estraineko: Huelvako San Bartolome de la Torre herriko danzaor-en taldea. Herrian bai San Sebastian (urtarrilaren 20an), bai San Bartolome (abuztuaren 24an) egunekin lotutako prozesioei laguntzeko dantzatze...
Maritzuli dantza konpainia – Biarritz (Lapurdi)
2016/05/16
1999an sortu zenetik, Biarritzeko herriko etxearen sustengua dauka Maritzuli konpainiak, baita Euskal Kultur Erakundearena eta Malandain Ballet Biarritz-zentro koreografiko nazionalarena ere. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, Maritzuliren zeregina euskal dantza ik...
Irrintzi dantza taldea – Zumarraga (Gipuzkoa)
2016/05/16
Uztailaren 2an, Santa Isabel egunez, Antioko ermitan egiten den egun osoko festak kutsu berezia du zumarragar zein urretxuar askorentzat. Bertan Zumarragako ezpata-dantzak hartzen du festako protagonismo nagusia. Goizean goiz dantzariek, txistulariekin batera, Antio aldera jotzen dute, oinez. Meza...
Lesakako ezpata-dantzariak – Lesaka (Nafarroa)
2016/05/13
Lesakako ezpata-dantzariena herriko gazteez osaturiko taldea da. Uztailaren 7an bakarrik dantzatu ohi dute, herriko San Fermin besten baitan. Egunean zehar, aintzinatik datozen eta belaunaldiz belaunaldi iragan diren dantza ezberdinak dantzatzen dituzte: ziharkakoa, zubigainekoa, esku-dan...
Gure Txokoa dantza taldea – Bera (Nafarroa)
2016/05/13
Bera-ko (Nafarroa) Gure Txokoa taldea Gure Txokoa Kultur eta Kirol Elkarteko dantza taldea da. Elkartea 1931. urtean sortu bazen ere, lehendik bazegoen herrian beste dantza talde bat. Gaur egun 6 eta 28 urte bitarteko 120 dantzarik osatzen dute taldea. Berako dantzak (makil-dantza, bordon-dantza ...
Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Zineforum: “Jotamentala”
2016/05/12
Ibarra-kaldu elkartearen lehen urteetan zinemazaleen atala ere izan zuen elkarteak, eta zineforum haiek ere gogoratu nahi izan ditugu gure 50. urteurrenaren egitarauan. Hori dela-eta, maiatz honetan “JOTAMENTALA” filma proiektatuko dugu: AIKO taldeak egindako dokumentaleko protagonista jota da,...
Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguna Ostadar Dantza Taldearen eskutik datorren igandean (maiatzak 15)
2016/05/11
Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du. Aurtengoa XVI. edizioa izango da, eta azken urteetan bezalaxe, festetako azken igandean, maiatzak 15, ospatuko da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako dantz...


