Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldia Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

2015/03/13

Dakizuen bezala, gure dantza-ikuskizunetan hainbat soinu-tresna erabili ohi ditugu, baina orokorrean, tresna hauek bigarren maila batean gelditzen direla iruditzen zaigunez, soinu-tresna hauek sailkatu eta herritarrei erakustea egokia dela uste dugu. Jada badira urte batzuk tresna hauen inguruko...

Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/12

2011. urtean abiatu zuten Iruñean Karrikadantza ekimena Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako EDB elkarteek eta zenbait norbanakok, eta orduz geroztik egin du bere ibilbidetxoa. Batzuetan arrakasta handiagoz, besteetan gutxiagoz. Batzuetan toki batean, besteetan beste batean. Batzuetan karri...

Formazio ikastaroa Kukai Dantza Konpainiarekin

2015/03/11

Kukai Dantza Konpainiak, Aste Santuko Oporraldien inguruan, dantzari gazteen formaziorako ikastaroa antolatu du. Dantza tradizionalean oinarri sendo bat duten, eta dantza garaikidean interesa duten, dantzariei bideratzen da nagusiki ikastaroa. Hona ikastaroaren ardatz nagusiak:   Nori...

Ikastaroa: Zuberoako dantzak

2015/03/09

Arrakasta handia izan du Zuberoako dantzen inguruan Jon Iruretagoienarekin antolatu den ikastaroak, eta kanpoan gelditu direnei leku egiteko asmoz, bigarren aukera zabaldu da, oraingoan Errenterian, Dantzagunean .  Zuberoako dantzen oinarrizko urratsak, teknika eta estiloaren xehetasunak azaldu e...

Aurreskuaren apologia

2015/03/06

No hay baile más ridículo para un hombre solo que el sirtaki griego, si exceptuamos probablemente el aurresku vasco. (Javier Marías) Hobea litzateke (Lady Chatterleyren maitaleak dioenez) gizonek dantza zaharrak biluzik edo praka estu gorriz jantzita egingo balituzte. Aurreskuar...

Miel Otxin-en epaiketa 1992an

2015/03/04

Euskal Herriko hainbat inauteri Iruñera ekartzeko asmo horretan, 1991ko Zuberoako Maskaraden ondotik, Lantzeko inauteria eman genuen Iruñean urte bat geroago, 1992an, Miel Otxin-en epaiketa eta guzti. Julio Caro Barojak aipatua zuen, garai batean, Lantzen Miel Otxin harrapatu eta epaiketa gi...

Zuberoako maskaradak eman genituenekoa, 1991an

2015/03/02

Gure taldekide Iñaki Dominguez-ek zokoren batean gordeta zituen bideo (guretako) zoragarri batzuei hautsa kendu eta sareratu egin ditu. Horien artean lehenengoa, 1991. urtean Iruñean egin genituen Zuberoako maskaradena.  1985 inguruan, gure taldeak eginak zituen maskaradak Gaiarre antzokian eta ...

Dantzanpaldia

2015/02/26

Ekainaren 20tik 28ra 3 Kanpaldi antolatu ditugu: Ekainak 20-21: Amateur. 18 urtetik gorako dantzazaleei zuzendua. 64€ Ekainak 21-26: Txiki. 8-14 urteko dantzariei zuzendua. 210€ Ekainak 26-28: Dantzari. 18 urtetatik gorako dantzariei zuzendua. 90€ Prezioan den dena bar...

Zein da dantzaren funtzio politikoa?

2015/02/26

Antton Lukuk iazko abenduan Donostian emandako hitzaldi baten harira , azken boladan askori entzun eta irakurri dizkiot dantzaren izaera politikoari buruzko hausnarketak. Aritz Ibañez eta Xabier Etxabe dantzariek testu oso interesgarriak idatzi dituzte Dantzan.eus webgunean, eta Info7 ...

"Nafar Folklore Funtsa" elkarte misteriotsua

2015/02/25

Urtarrila hondarrean izan nuen Nafar Folklore Funtsa izeneko ekimen (niretako) misteriotsuaren berri, Iosu Royo-ren eskutik. Nafarroako Mezenasgoaren Legean onartutako gizarte intereseko proiektuak ezagutzera eman zituzten orduan eta ondarearen sailean agertzen ziren lau proiekturen atzean zegoen N...

Harpidetu