Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldia Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldia Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldia Ostadar Dantza Taldearen eskutik Beasainen

Euskal soinu tresnen erakusketa-hitzaldiko kartela

Dakizuen bezala, gure dantza-ikuskizunetan hainbat soinu-tresna erabili ohi ditugu, baina orokorrean, tresna hauek bigarren maila batean gelditzen direla iruditzen zaigunez, soinu-tresna hauek sailkatu eta herritarrei erakustea egokia dela uste dugu. Jada badira urte batzuk tresna hauen inguruko...

Dakizuen bezala, gure dantza-ikuskizunetan hainbat soinu-tresna erabili ohi ditugu, baina orokorrean, tresna hauek bigarren maila batean gelditzen direla iruditzen zaigunez, soinu-tresna hauek sailkatu eta herritarrei erakustea egokia dela uste dugu.

Jada badira urte batzuk tresna hauen inguruko lehen erakusketa-hitzaldia egin genuenetik, eta jendearengan izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere berriz antolatzea erabaki dugu. Hori dela eta, Ostadar Dantza Taldeak jakinarazten dizue datorren astean zehar (martxoaren 16tik 21era), euskal soinu tresnen inguruko erakusketa-hitzaldia izango dela ikusgai Beasaingo Usurbe antzokiko erakusketa-aretoan. Sarrera doakoa izango da, eta egun zein ordu hauetan izango duzue ikusgai:

  • Martxoak 16, astelehena: 19:00-21:00
  • Martxoak 17, asteartea: 19:00-21:00
  • Martxoak 18, asteazkena: 19:00-21:00
  • Martxoak 19, osteguna: 19:00-21:00
  • Martxoak 21, larunbata: 19:00-21:00


Historikoki, soinu-tresna hauek balio eta sinbolismo handikoak izan dira, eta hiru alor ezberdinetan sailka genitzake: dantzarien alorrean, musikarien alorrean eta jolasaren alorrean.

Hain zuzen ere, dantzariek dantza berriak ikasi ahala, tresna ezberdinak ezagutu egin dituzte; horrela beraz, tresna horiek dantza bakoitzaren ezaugarrietara moldatuta erabiliak izan dira. Bestalde, ekitaldietan jarri izan den musikari esker lortu izan dute bai dantzariek eta bai ikusleek soinu-tresna horien soinu, doinu eta erritmo ezberdinak identifikatu eta ezagutzea. Azkenik, nabarmentzekoa da aipatzea, soinu-tresna hauek  aisialdiko jolas funtzioa ere bete izan dutela.

Erakusketako azalpenetan, deskribapen horiek modu zehatzean eskainiko ditugu. Ukaezina da euskal soinu tresnek euskal dantzen inguruan daukaten lotura, beraz, beharrezkotzat ikusi dugu erakusketa honen bidez tresna hauek zuengana zabaltzea. Horrez gain, zuen parte-hartzea ere sustatzeko asmoz, azalpenez gain aukera izango duzue soinu-tresnak bertatik bertara ikusi, entzun eta probatzeko.

Informazio gehiago jarri nahi izanez gero, gurekin harremanetan sare sozialen bidez (Facebook eta Twitter), e-mail bidez (ostadardt@gmail.com) edota gure egoitzara etorrita jarri zaitezkete (ostiralero, 20:00etatik aurrera Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakian).

Zuen zain izango gaituzue

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com