Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Bi iruindar Arraten, beste behin

Dokumentuaren akzioak

Bi iruindar Arraten, beste behin

2016/09/07 10:15
Bi iruindar Arraten, beste behin

Leire Leza eta Julen Fagoaga Arrateko zelaixan, atzoko entsaioan

Lanez gainezka baina poz-pozik hasi dugu ikasturte berria. Bihar, esate baterako, indarrak bikoiztu eta Batasunaren Pribilegioaren ospakizunetan dantzatuko dugu Iruñean, baina baita Eibarko Arrateko ezpata-dantzan ere. Eta hori bai pribilegioa! Izan ere, uztaila aldean Eibarko Kezka dantza taldekoen gonbidapena jaso genuen eta guk esker onez onartu.

Leire Leza eta Julen Fagoaga izanen dira oraingoan gure ordezkariak Arrateko zelaixan. Arrateko ezpata-txikien jokoa dantzatuko dute kapera barruan, Arrateko amaren aitzinean eta belardian. Gipuzkoako ezpata-dantza ere bai. Azken lan honetan Aritz Ibañez ere batuko zaie. Ondotik, Leire Lezak brokel-makilen jokoko buruzagi zortzikoa dantzatuko du.

Eibarren gonbidatuta ariko garen bigarren aldia dugu honakoa - 2009. urtean Aritz Ibañez aritu zen ezpata-txiki Mikel Legorburu, Gari Otamendi eta Egoitz Krutxagarekin batera-. Eibartarrek halako xarma bat ematea lortu dute haien ezpata-dantzari gonbidatuekin izaten duten tratu finarengatik, baina benetako ohorea lagunen artean dantzatzea da. Beraz, lehenengo gonbidapen harekin ohoratuak sentitu baginen, zer esan bigarren honekin. Dugun onena ematen saiatuko gara, esker onez.

Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan.eus CC BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.