Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Ortzadarrek bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Ortzadarrek bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du Iruñean

Larunbat honetan, irailak 10, Iruñeko Ortzadar Taldeak bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Topaketa honetan, Ortzadarrek beste hainbat eragileren laguntzaz sortu duen Nafarroako Dantzen Atlasean parte hartu duten taldeak gonbidatuko dira. Lehenengo edizio honetan, Leitza eta Murchanteko taldeak gonbidatu dira.

Eguerdiko 12:00ean hasiko da eguna. Ordu honetan, Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko eta San Nikolas plazetan talde gonbidatuek euren dantzen adierazgarri bat eskainiko dute. Leitzako Aurrera Taldeak bertan ospatzen diren Ezpata Dantza eta Ingurutxoaren zati bat dantzatuko ditu eta, Murchanteko taldeak, herriko jaietan erakusten den Paloteao-aren dantzak eskainiko ditu. Amaitzeko, 13:00etan, itxiera ikuskizun bat izanen da Udaletxe Plazan Leitzako Aurrera Taldea, Murchanteko Paloteao taldea eta Ortzadar Dantza Taldearen eskutik.

Nafarroako ondare ez materialaren eta aniztasunaren adierazle den topaketa izan nahi du honakoak. Batasunaren Pribilegioaren ospakizun egunen kontestuan eta Iruñeko Erdi Aroko Azoka izanda, aukera paregabea da hiri honi bisitatxo bat egiteko eta gure dantzekin disfrutatzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadarrek bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du Iruñean

I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa kartela

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea