Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Plazara dantzara 2016 San Andresetan dantzan
Kezka dantza taldea
2016/12/19
Eibarko patroia dugu San Andres eta jai eguna da herrian. Hau honela, azaroaren 30ez, Kezkako dantzari txiki zein helduko ezin izaten diogu festarako nahiari eutsi eta eguerdi aldera Untzaga plaza, erromeria giroan, dantzaz betetzen dugu urtero.
San Andres, 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti ...
Olentzaro gure ordezkaria
2016/12/16
Guztiok behar ditugu sinboloak. Sinboloen bitartez irudikatzen ditugu balioak. Gure nortasunaren erakusle dira. Sinboloak geureganatzen ditugu eta, denborarekin, sinboloek definitzen gaituzte. Zinemako edo literaturako pertsonaien moduan, bizitza eta ibilbide propioa urratzen dute batzuetan. Hor di...
Sansaturnino eguneko kronika
2016/12/15
Iruñea noizbait Iruñea bada, negu parteko egun eguzkitsu baina hotzetan dela dio Miguel Sanchez Ostiz idazleak. Oraindik negua izan gabe ere, halako eguraldia tokatu zitzaigun, joandako azaroaren 29an, Sansaturnino egunez, gure hiriaren egun handi(et)a(ko bat) ospatzeko. Iruñea inoiz baino Iruñ...
Argazki galeria: Escamot català taldearekin dantzaldia
2016/12/13
Ze giro ederrean eman genuen dantzaldia Kataluiniako Escamot català taldearekin! Itzela! Hogeita piku laguneko taldea etorri zen Kataluiniatik Euskal Herrira abenduko zubi-pasako txangoan. Batzuk musikariak, beste batzuk abeslariak... guztiak plazako dantzariak. Hiru egun, hiru dantzaldi: Iruñean...
Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/13
"Nork esan du Olentzero soilik gizona izan daitekeela? Zergatik utzi behar dugu emakumea Mari-Domingiri eman diogun laguntzailearen bigarren plano horretan eta ez da izanen emaztea Olentzero bera?" Galdera horiekin plazaratu zuten orain bi urte Iruñean Olentzero emakumea Duguna dantza tald...
Iruñeko dantzariak "The Daily Telegraph"-en
2016/12/07
Oharkabean pasa zaigu gaur arte eta gainera txiripaz jakin dugu, The Daily Telegraph britainiar egunkari entzutetsuko webgunean agertu garela. Antza, egunero Pictures of the day (eguneko argazkiak) izeneko atala sareratzen dute eta munduko 4 kornerretan hartutako fotografiak erakusten. Joandako i...
BANDtzaldia: Erromeria antolatu dute Niessen kulturgunean
2016/12/05
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, EMKE-Errenteriako Musika Bandarekin elkarlanean, ‘BANDtzaldia’ kontzertu-erromeria antolatu dute herritar guztientzat, Aiko Taldearen eskutik.
Aiko Taldeak eta EMKE Errenteriako Musika Bandak 'BANDtzaldia' ikuskizuna eskainiko dute, arratsaldeko 19:3...
Ezpata-dantza Nafarroako erresumari aitortza ekitaldian, bihar
2016/12/02
Abenduaren 3an ospatzen da Nafarroa Garaian Nafarroaren eguna (zoratzekoa da herri hau, enpin). Iaztik, Foru Gobernuak ekitaldi berri bat erantsi dio programa ofizialari: Nafarroako erresumari aitortza. Eta ekitaldiaren oinarri nagusi, dantza, lore eskaintzarekin batera. Iaz Sanfermin Aldapakoare...
Herrixa Dantzan saio berezia Escamot Català taldearekin
2016/11/29
Abenduko Herrixa Dantzan saioa berezia izango da. Hileko azken igandean ez dugu dantzaldirik antolatuko (Eguberri eguna izanda). Horren ordez, abenduaren 9an folk dantzaldia emango du Kataluiniako Escamot Català taldeak Espaloia Kafe Antzokian, 20:30etan hasita.
Txangoa antolatu dute Kataluin...
Ikerketa dantzan kongresua Valentzian
2016/11/29
Azaroaren 25, 26 eta 27an Ikerketa Dantzan nazioarteko kongresua ospatu da Valentzian, Danza más Investigación elkarteak antolatuta. Bertan izateko aukera izan dut eta zakua ideiez eta aukerez beteta ekarri dut bueltan.
Mamitsua
Hiru egun bete-bete izan dira Valentzian eman ditugunak. D...


