Dokumentuaren akzioak
Estreinaldia: Zeruko Konstelazioen Drama Koreografikoa
Kresala dantza-taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du maiatzaren 6an Vitoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 20.00etan.
Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.
Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.
Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.
Sarrerak Salgai: Hemen
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kresala Dantza Taldea
KRESALA DANTZA TALDEA. 1968an sortua Gene Yurre dantzari eta koreografoaren eskutik. Talde aitzindaria Euskal Herrian euskal dantzaren bilakaera berrian. 1993ko ekainetik Faustino Aranzabal da taldearen zuzendari artistikoa. Tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen berritzailea burutu du, hogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatuz: Sokadantzan, Besta Berri, Marixe, Sehaska, Ayres for the theatre, Buba eta Bubu, Oteizaren kaxa beltza, Argia, keinuka, Ródchenko edo Hala ere ikuskizunekin. Lan guzti hauek, formatu ezberdinetan aretoko eskaintza erregistro zabala eskainiaz, ikusle helduei zein haurrei zuzenduta daude. Nazioarteko dantza jaialdi ugarietan parte hartu du, hala nola: Suitzan, Belgikan, Herbeheretan, Alemanian edo Finlandian. Artearen beste diziplinekin elkar eragiten du, sortzaileekin batera lankidetzan.