Dokumentuaren akzioak
Judith Argomaniz eta Jose Antonio Begiristainek jasoko dituzte aurtengo Dantza Sariak
2017ko Dantza Sariak (eskerretik eskuinera): Judith Argomaniz (Errebelazio Saria) eta Jose Antonio Begiristain Mugika (Ibilbide Artistikoaren Saria).
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Sariak izeneko ekitaldiaren hamabosgarren aldia egingo du Donostiako udal aretoan. Apirilaren 29ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan emango dira aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera dohainik da.
2017eko Errebelazio Saria, aurten, Judith Argomanizarentzat izango da, "interpretazio eta koreografiaren munduan duen etorkizun handiarengatik".
Jose Antonio Begiristain Mugikak lortu du 2017eko Ibilbide Artistikoaren Saria, “bere ibilbide luzearengatik eta dantzaren arlo ezberdinetan bere burua berritzeko gaitasunarengatik”.
Datuak
- Ekitadia: XV. Dantza Sariak
- Sarituak: Judith Argomaniz (Errebelazio Saria) eta Jose Antonio Begiristain Mugika (Ibilbide Artistikoaren Saria).
- Data: apirilaren 29a, larunbata
- Tokia eta ordua: Donostiako Udal Aretoan, 17:00etan
- Sarrera: dohainik.
Sarituak
2017ko Errebelazio Saria: Judith Argomaniz
Judith Argonmaniz. Dantzaria, koreografoa eta Lasala konpainiaren zuzendaria da. Donostian jaioa da Judith Argomaniz. Dantza klasikoko ikasketak bere hirian bertan hasi zituen Olga del Barrio irakaslearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu ondoren, Institut del Teatre de Barcelonan sartu zen bere formakuntza jarraitzeko. ITn dantza garaikidean graduatu ondoren, Argomaniz Madrilera aldatu zen, María de Avila Dantzako Goi Kontserbatorioan bere ikasketak zabaltzeko. Bere ikasketak kalifikazio gorenarekin eta sari bereziarekin amaitu zituen. Dantzari gisa, Ballet Biarritz Junior -gaur egun Dantzaz deitua- eta Amaury Dance Companyren partaide izan zen. Interprete gisa, egin duen bere ibilbidean Nacho Duato, Thierry Malandain, La Macana y Shlomi Bittonen obrak dantzatu ditu, besteak beste.
2013an Lasala dantza garaikideko konpainia sortzen du. Konpainia honen filosofia arakatze lanean datza, hizkuntza fisikoa eta estetika garaikidea sortzeko. Hooked, bere lehen lanarekin sari ugari lortu zituen nazio mailan nahiz nazioartekoan bai Lehen sari bezala bai Publikoaren sari bezala Les Synodalesko (Sens, Frantzia) Konpainia Gazteen Lehiaketa Koreografikoan, Lehen saria Alcobendas hiriko lehiaketan, Bigarren saria Madrilgo Sortzaile gazteen lehiaketan, bigarren saria Sabadellgo lehiaketan eta Aipamen berezia dantzan “une koreografiko bereziki distiratsu batzuengatik” Huescako (Espainia) Teatro eta Dantzako Nazioarteko Ferian.
Judith Argomanizen beste obrak Lasalarentzat Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22” (2015), Trip (2016) eta N O W (2016) dira. 2015ean Gizon haiek sortu zuen Dantzaz Konpainiak enkargatuta, zeina Itzik Galili, Jone San Martín, Lukas Timulak eta Christine Hassid-en lanekin osatutako egitarau batean Bilboko Arriaga teatroan estreinatu zen. Iaz, Judith Argomaniz, María de Ávila Dantzako Goi Kontserbatorioak irakasle espezialista gisa gonbidatu zuen, bere sorkuntzetako bat berrituz. Bivouac konpainiaren “A corps perdu” obrarako kanpo-begirale bezala ere lan egin du.
2017ko Ibilbide Artistikoaren saria: Jose Antonio Begiristain Mugika, Napo
Olaberrian 1963an jaioa, eta Espainiako Dantza Konpainiako dantzaria (1987-1999). Gaur egun konpainia berean ari da lanean Komunikazio eta Prentsaren Sailean eta karaktereko roletan era berezian laguntzen du.
Euskal dantzetan hasi zen Beasaingo La Salle –geroago Aurtzaka Taldea izena hartu zuena- euskal dantza taldeko kide izanez. Balleteko bere ikasketak herri berean Kontxi Aranbururen akademian hasi zituen. 1982an Madrilera joan zen bere formakuntza Luis Fuente maisuarekin jarraitzeko eta honen taldean urte batzuetan dantzatu zuen hainbat hiri espainiarretan zehar.
Garai honetan, Iruñeako Almudena Lobon Dantza-Eskola Profesionalean Don Quijote balletaren emankizun batean ere parte hartu zuen. Carmen Roche eta Lola de Avilaren estudioan lan egin ondoren, 1987an, Prima Ballerina Assoluta Maya Plisetskayak zuzentzen zuen Espainiako Dantza Konpainian sartu zen. Garai horretan, ballet klasiko eta neoklasikoetako paper ugari interpretatu zituen.
1990z geroztik eta Nacho Duatoren zuzuendaritzapean, Begiristainek, haren sorkuntza lan gehienak dantzatu zituen, baita nazioartean sona handiko beste koreografoen lanak ere: hala nola Jiří Kylián, Ohad Naharin, William Forsythe, Hans van Manenenak besteak beste. Bere ibilbide artistikoan zehar maisu eta errepetidore ugarirekin lan egiteko aukera izan du: hauetako batzuk, besteak beste, Zelma Bustillo, Gloria Mandelik, Ana Baselga, Irena Milovan, Jeanne Solan, Kevin Irving, Carlos Iturrioz, Hilde Koch, Roslyn Anderson, Christine Anthony, Virginia Valero, Pino Alosa, Anael Martín eta Elna Matamoros izan dira. Bi aldiz Nisa Goiburu artista plastikarekin lankidetza izan du. Agertokietatik 1999an erretiratuta, CNDn administrari taldeko kide da eta 2014tik Komunikazio eta Prentsa Sailean dihardu.
Hala ere, 2015ean, CNDko zuzendari artistiko berriak, Jose Carlos Martinezek, eskatuta Jose Antonio Begiristain berriro agertokietara igo zen Lorenzoren papera interpretatzeko, zeina On Kixote obrako protagonistaren aita den, eta Quiteriaren aita paperean Madrilgo Zarzuela Teatroan estreinatu ondoren, Bilbo, Valentzia, Murtzia, Granada, Valladolid edo Sant Cugat del Vallésen egindako ekitaldietan parte hartu du.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iratxe de Arantzibia
Dantza kazetaria, kritikalaria eta prentsa arduraduna