Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
La Camargo, orain 300 urte "entrechat quatre" egin zuen dantzari harrigarria

2016/11/18

Marie Anne de Cupis de Camargo zuen izena, 1710ean Brusselan jaio eta Europako antzoki nagusiak harrituta utzi zituen dantzari bertutetsua. "Entrechat quatre" egin zuen lehen emakumea izan zen La Camargo, takoidun zapatak utzi eta txapinekin dantzatzen hasi zen lehen dantzarietakoa izan zen.
Ait...
Potxuak, XX. mende hasieran Ameriketan aurreskua dantzatzen zuten emakume lekeitiarrak
2016/11/17

Gabonen hasieran, lekeitiar emakumeek dantzatutako aurreskuarekin hasten zen Boiseko Artzaien Dantzaldia 1930eko hamarkadan. 1940an, Lucy Aboitizek Idahoko lehen dantza-taldea sortu zuen Lekeitioko beste emakume batzuekin batera. Koldo San Sebastianek Euskonewsen argitaratutako artikuluaren bi...
Ez da hizkuntza kontua bakarrik, y lo sabes
2016/11/16

Komunikazioaren ehuneko hamarra bakarrik omen da hitzezkoa. Dantzan ari garenok badakigu hori. Noski, hitza ere funtsezkoa da. Esan beharrik ez dago: euskara Euskal Herriko nortasunaren funtsezko elementuetako bat da.
Azken boladan askotan entzun dut euskal kultura euskaraz bakarrik egindakoa de...
Dantza lotuarekin jolasten
2016/11/16

Edukiz ondo betetako ikastaroa aurkeztu zigun Patxi Monterok. Goizeti biak launa ordura luzatu bagenituen ere, motz gelditu ziren dantza lotuek badutela zer landu, zerekin jolastu, gozatu eta azken finean, dantzatu erakusteko. Agurne Arizmendi, laguntzaile lanetan aritu zenarekin batera, bikoteka dantzan aritzeko proposamen berriak ekarri zituen, besteak beste Frantzian abiatutako "balfolk" dantza jaialdi arrakastatsuetatik zabaldutako ereduen oihartzunak. Baina batez ere eta horretaz gain, musika eta bikotea sentitzetik abiatuta, dantza lotuan aritzeko lanketa interesgarria erakutsi zigun.
Arrateko dantzak 2016: Kronika
2016/11/15

Eguna iritsi aurretik beldur ginen, irailaren 8 iritsi aurreko astea zeruari begira pasa genuen; beldur ginen euriak eta eguraldi txarrak ez ote ziguten bisita egingo Arrate egunean ere. Baina ezustean, ateri iraun zuen eguerdira arte, eta ezpata-dantzak zein trokeo-dantzek azken urteotan bezala ha...
Iruñeko dantzariak Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean
2016/11/11

Joandako urriaren 7an bete ziren 80 urte lehen Eusko Jaurlaritza eratu zutenetik. Espainiako Gerra zibila hasita zegoela sortu zuten eta berehala erbesteratu behar izan ziren garaiko agintariak, bizia jokoan izanki.
Urteurrena gogoan, beraz, lehen Jaurlaritza hura eratu zen toki berean, Gernikak...
Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika
2016/11/09

2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi de...
Dantzategia Zumarragan: dantza jauziak ulertzen
2016/11/08

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan dugu. Dakigun guztia konpartitzen saiatu gara, beraz, esan daiteke, gurekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen i...
Lizarrako larrain-dantza jatorria eta bilakaera aztergai
2016/11/08

Lizarrako ingurutxoa edo larrain-dantzaren inguruan, asko dantzatzeaz gain, asko idatzi eta esan izan da, beti ere eztabaidarako lekua utziz. Haren sorrera, aldaerak, bilakaera, dantzakera, musikak... eman dute zeresanik. Hoien inguruan jardun genuen Raquel Ugartondo eta Javier Lanarekin suite era...
Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?
2016/11/08

Halloween ala Gaztañerre? Olentzero ala Santa Klaus? Disfrazatu ala koko-jantzi? Neguko festen iragana, oraina eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuz, Eibarko Udaleko Gazteria sailak antolatuta hitzaldia eskaini eskainiko du Kezka dantza taldeko Oier Araolazak datorren azaroaren 23an, 19:00et...