Goian bego Jose Inazio Sarasua!
Momentu latz hauetan Elai Alaitik besarkada handi bat bidali nahi diogu Jose Inazio Sarasuaren senitarte eta lagunei eta baita Haritz HDT-eko familia osatzen duen pertsona orori ere.
Inaziorekin harremana 80ko hamarkadan hasi genuen, antolatu genituen Kultura Tradizionaleko Topaguneen bitartez ezagutu genuenean. Txistulari, lagun eta Haritz EDT-ren sustatzaile, asko izan dira momentu hartatik elkarbanatu ditugun lan eta lankidetza uneak: ekitaldiak Elgoibarren, dantzak elkar irakasteko trukeak, Nazioarteko Folklore Jaialdira hainbat urtez Elgoibarrera eraman... Inazio bezalako pertsonengatik ez balitz, emango ez lirateken momentu on eta emankorrak.
Zauden lekuan zaudela, zure txistuko doinuak dantzatzen jarraituko dugu.
Goian bego Inazio!