Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Juan Antonio Urbeltz Jose Inazio Sarasua

Dokumentuaren akzioak

Jose Inazio Sarasua

2017/04/13 10:30
Jose Inazio Sarasua

Jose Inazio Sarasua eta Lurdes Odriozola Juan Antonio Urbeltz-i buruzagi makila oparitzen 1994ko abuztuaren 24an, San Bartolome egunean. Argazkia: Julian Azkue Intxausti.

Dimitrie Cantemir: Istanbul entzuten ari naiz, Jordi Savallen bertsio zoragarrian eta hara non jakin dudan, ilunabarrak inguratzen gintuenean, gure Jose Inazio maitea bere musika ametsen danbolinean zamalkaturik gugandik urruntzen zela, eta espazio-denbora etengabeko bat garbi zeharkatuz, beste bizitza batzuk bizitzera prestatzen zela joan eta sekula ez itzultzeko larre eta bailara haietan.

Hemen emandako ohar batzuk gauza gutxi izango dira, gure adiskide minak gure aurrean zabaldu eta askotan bere lurreko bizitza izan zen horretan, eskubete oparitu zuen moduko arima eder eta eskuzabal bat omentzeko.

Ez dugu dudarik Elgoibarko herriak bere osotasunean sentituko duela galera penagarri hau, bere adeitasun, ardura eta bizitzaren aurreko jarrera baikorra, bere herriarekiko maitasuna bere ohituretan, ez da adarretatik zintzilik aurkitzen den zerbait. Bera zen bezelako xarma gutxitan agertzen da belaunaldi uzta bakoitzeko, horrelako zerbait ez da fabrikatzen, bedeinkaturik jaiotzen da.

Goian bego Joxe Inazio, eta dagoen tokitik dagoela, eskatzen diot lagun diezagula gure ahaleginetan jarraitzen, eskasak, dudarik ez, bera bezalako norbaitentzat, atalasea zeharkatu eta Misterioa argitu zaion horrentzat. Eta zauden tokian zaudela, inork mezu hau helarazten badizu, jaso ezazu gure besarkadarik bihotzeko eta maitakorrena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Juan Antonio Urbeltz

Juan Antonio Urbeltz

Jasotako azken erantzunak