Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Lantzeko inauteria - Lantz, Nafarroa

2017/05/10

Nafarroako Ultzamaldean kokatutako herri honetan ospatzen diren inauteriek oso ezaguna egin dute Euskal Herri osoan. Bertan Europako inauterietan ere aurki ditzakegun arketipo gehienen adibideak ikus daitezke. Horietako bat, zaldikoa da: atzera eta aurrera saltoka eta korrika etenik gabe mugitzen...

Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa

2017/05/10

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ekitaldial sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Azken urteetan Kezkari sor zaizkio, besteak beste, San Juan eguneko soka-dantza, Arrate egunerako dantza-protokolo joria, aratosteetako koko-eskea...

Eibarren ditugu Utahko dantzariak, euskal dantzak ikasteko prest!

2017/05/08

Atzo arratsaldean iritsi zen Eibarrera Salt Lake City-tik (Utah, AEB) ballet ikasleen espedizioa. Guztira hamaika dantza ikasle etorri dira, Utah-ko Unibertsitatean dantza graduko ikasleak, eta astebetez euskal dantzak ikasten arituko direnak Eibarren, Bilbon eta Errenterian. Orain 9 urte bezala...

Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

2017/05/05

Donostia Kulturarekin elkarlanean erakusketa bat antolatu dugu, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzeko helburuarekin, eta maiatzean zehar ikusgai egongo da Gazteszenan. Beatriz Txurruka da erakusketaren komisarioa, dantzaren munduan ibilbide luzekoa, hala sorkuntza, nola kudeaketan. E...

Durangaldeko dantzen ikastaroa eskainiko du Bizkai Elkarteak Bilbon

2017/05/04

Durangaldeko dantzen inguruko XVI. ikastaro trinkoa antolatu du  Bizkai Euskal Folklor Elkartea k maiatzerako. Sabin Egiguren Apraiz izango da dantza-maisua eta ikastaroaren matrikulazioa zabalik dago jada. Durango Merindadeko folklorearen ikastaroa, Bizkai Folklor Elkarteak Bilbon ...

Dantza Coliseoan: Elirale: Xihiko

2017/05/04

2017ko maiatzak 6, larunbata, 17:00an Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 € Behor gazte bat Xihiko mendian dabil. Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira. Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak? Animaleari presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote? sekretu hori n...

Ikastaroa: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa

2017/05/04

Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotur...

Eibar 1937: 80 urte ikuskizunean parte hartuko dugu

2017/04/28

Gaur eta bihar, Gerra Zibilean Eibarren gertatutako bonbardaketa eta gertakarien inguruko hitzaldi-ikusgarrian parte hartuko dugu Kezka dantza taldeko dantzariok. Jesus Gutierrez gidoilari eta hizlari, eta Josu Mujikaren koordinazio artistikoarekin, lan-talde zabalak parte hartuko ekitaldian :  ...

Plaza dantzen ikastaroa maiatzetik ekainera Ostadar Dantza Taldearen eskutik

2017/04/27

Orain arte Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroko deialdiek harrera ona izan dutela ikusita, ikasturteko azken hiruhileko honetan ere deialdi berriak antolatzea erabaki dugu. Ikastaroaren helburu nagusia, ‘plaza dantza’ edota erromerietako dantza gisa ezagutzen diren ko...

Harpidetu