Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Maalako parkea folklorez beteko dugu

Dokumentuaren akzioak

Maalako parkea folklorez beteko dugu

2017/07/21 12:15
Maalako parkea folklorez beteko dugu

2016ko Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia. Argazkia: Soarte.

Gaur Elgoibarko Nazioarteko 31. Folklore Jaialdia egingo dugu, estreinakoz, Maalako parkean izango da; iluntzeko 22:30ean. Gure emanaldiarekin batera, India eta Txuvaxiako taldeek euren folklorea erakutsiko digute Elgoibarko txoko berri honetan.

1987an egin zen lehen aldiz Nazioarteko Folklore Jaialdia Elgoibarren, orduan Ikastolako frontoian egin zen. Bigarren ediziotik 2016ra arte Olaizaga kiroldegian egin da eta aurten toki berria estreinatuko dugu: Maalako parkea. Jaialdia herrira gerturatu nahi izan dugu.

Azken urte honetan Nazioarteko Folklore Jaialdi honekin ezinbesteko lotura izan duten bi lagun joan zaizkigu, Angelo Iriondo eta Jose Inazio Sarasua. Iriondok 13 edizioetan aurkezle lanak egin zituen eta Sarasua gure taldeko zuzendaria, txistularia, gidaria eta laguntzaile ordezkaezina izan da. Bere ekimenez abiatu zen jaialdi hau eta bere kemen eta lanarekin joan zen hazten. Gaur bereziki gogoratu nahi ditugu eta jaialdia beraiei eskainiko diegu.

India

India tradizio eta kultura aberatsa duen herrialdea da. Rangsagar taldea Indiako kultura koloretsuaren ispilua da. Rangsagar duela 15 bat urte eratu zen Indiako kultura ezagutarazteko helburuarekin. Azken hamar urteetan, taldeak, Indiako bertako hainbat programatan zein nazioarteko folklore dantza eta musika jaialditan parte hartu izan du.

Txuvasia

Txuvaxiako abesbatza eta dantza taldea 1924an sortu zen. Hasiera batean, herri-abestien abesbatza zen baina geroago dantza tradizionalak gehitu zituzten beraien errepertorioan. Horretarako Alexander Angarov koreografoaren laguntza jaso zuten. Taldearen programa oso anitza da eta, besteak beste, folkloreko kantu-dantzak eta herrialdeko jolasak jasotzen dituzte.

Resultado de imagen de chuvashia COMPAÑIA ESTATAL DE CANTO Y DANZA DE CHUVASHIA

Haritz

Elgoibarko Folklore jaialdian estreinakoz egingo den dantza batekin hasiko du Haritzek gaurko emanaldia. 2013. urtean Iruñeko Duguna dantza taldeak soka-dantza berezia moldatu zuen San Blas egunean eta San Joan bezperan dantzatzeko. Nafarroako zenbait soka-dantzatan gertatzen den bezala, sokan hasi eta ingurutxoan bukatzen da dantza. Haritz dantzari taldeko kideei Dugunako zuzendari den Aritz Ibañez-ek erakutsi die soka-dantza.

Haritz Dantzari Taldearen bigarren agerraldian erromeria giroa nagusituko da eta han eta hemengo dantzaldietan ohikoak izan diren erako dantzak ikusi ahal izango dira. Jotak, arin-arinak, Imotzeko esku-dantza, binangoa, jauziak… tartean, sorpresa bat edo beste ere izango da.

Elgoibarko Nazioarteko XXXI. Folklore Jaialdia

  • Eguna: Uztailak 21
  • Ordua: 22:30
  • Tokia: Maala parkea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt