Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguna datorren igandean, maiatzak 20, Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Ostadar Dantza Taldea
2018/05/16
Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiak behar bezala amaitzeko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du jaietako azken igandean (maiatzak 20). Aurtengoa XVII. edizioa izango da, eta honako talde hauek izango dira aurtengo gonbidatuak:
Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)...
Giza-dorreak eraikiko dira 2018ko Ezpalak jaialdian
2018/05/15
Maiatzaren 26an eta 27an nazioarteko tradiziozko dantzen ezpal berriaz gozatu ahal izango dugu: giza-dorreak. Iruñean larunbatez eta Eibarren igandez, plazetako zorua urruti utziko dute aurtengoan gonbidatuek gizabanakoak elkarren gainean pilatuz . Ezpalak jaialdiak, 2006. urtean sortu zenetik,...
Soka-dantza egiteko zer jantzi?
2018/05/14
Duela bost urte, hemen bertan “Jantziarekin dantzatu eta jantzia dantzatu” artikulua idatzi nuen. Bertan, jantzia eta dantzaria bat eginik egon behar zirela esaten nuen. Beste gauza batzuen artean, nire ustetan S oka-dantza egiteko emakumezkoek erabili behar ez luketen jantz...
Inoiz ez ispiluaren aurrean
2018/05/11
Joan zen astean dantzaria eta gorputz hezkuntzako irakaslea den taldekide eta lagun batek eskatu zidan Dantzaren Nazioarteko Egunerako prestatu zuen muralean parte-hartzeko. Planteamendua sinplea eta zuzena zen. “Dantza zertarako?” galdera luzatu zien ikasleei.
Espero zitekeen moduan, hitz e...
Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa
2018/05/10
Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ekitaldiak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Azken urteetan Kezkari sor zaizkio, besteak beste, San Juan eguneko soka-dantza, Arrate egunerako dantza-protokoloa, aratosteetako koko-eskea eta...
Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa
2018/05/10
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du, dantzan. Hain zuzen, bertako dantza-ospakizunak sendotu eta bultzatzea du xede. Bide horretan azpimarratzekoak dira San Fermin Aldapakoaren jaietarako sortutako ezpata-dantza, San Bl...
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea ― Iruñea, Nafarroa
2018/05/10
Euskal dantza tradizionalaren inguruko taldeak eskuko hatzekin izendatzen hasi eta Iruñeko Ortzadar tartean sartzen ez duenak, edo zenbatzean edo hatzekin, baina ez da erabat zuzen ari.
Elkartea 1974. urtean sortu zen Iruñeko hainbat dantza-taldetako zenbait dantzari eta musikari bilduta. Hort...
Berantevillako herritarrak ― Berantevilla, Araba
2018/05/10
Berantevillla Arabako hego-mendebaldean kokatzen den udalerri bat da, Ihuda ibaiaren ertzetan. Euskaraz Beranturi gisa ere aipatu izan da. Udalerria 300en bat biztanle dituen Berantevilla gunearekin ez ezik, populazio txikiagoa duten beste batzuekin osatzen da. Guztira 440 biztanletik gora bizi di...
Tarragonako Moixiganga ― Tarragona, Katalunia
2018/05/10
Moixiganga Valentzia, Katalunia eta Aragoi aldean egiten diren giza-dorreen multzo edo serieei ematen izena da. Zenbait adituk muixeranga, castellers edota Tausteko Dancearen beraren jatorrian ezartzen dituzte moixigangak. Badirudi paganoak izan zitezkeela hasieran (Berantevillan bezala) baina p ...
Tausteko Dancea ― Tauste, Zaragoza
2018/05/10
Tauste herriak 7000 biztanle pasatxo ditu, eta Zaragoza probintziako laugarren herririk handiena da. Cinco Villas izeneko eskualdean kokatzen da, eta herriaren mendebaldeak Nafarroako Bardeekin egiten du muga.
Tausteko Dance osoa hamaseiren bat piezak osatzen dute (arku-, makila-, ezpata-dantzak...


