Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

2017/04/12

Iaz Luzaiden egindako herri galdeketan adostutakoari jarraituz , herriko neskek dantza-jauziak dantzatuko dituzte heldu den igandeko Bolant-egunean lehendabiziko aldiz. Ez dira jauzi guztiak izanen: Hegi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoriz dantzatuko dituzte neskek ere. Aldiz, gain...

Umezurtz geratu gara, Jose Inazio Sarasua hil da

2017/04/11

Jose Inazio Sarasua, gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da. 60 urte zituen Jose Inaziok, dantza, musika, txistua, kultura eta herriaren alde eten gabe lanean eman dituen 60 urte. Dantzari hasi, txistulari segi...

Juanita Unzueta, balleta Errusiatik Eibarrera ekarri zuen emakumea hil da

2017/04/10

Apirilaren 6an zendu da 95 urterekin Juana Unzueta Garcia (Eibar, 1924-2017), Ballet Eibarres dantza akademiako sortzailea eta irakasle izandakoa. Eibarko Fermin Calbeton kalean jaio zen 1924ko ekainaren 16an, eta Gerra Zibiletik ihesi, lau urteko anaia Armandorekin Errusiara bidali zuten 1937an...

Herri baten mintzoa

2017/04/10

Lantzen izan nuen inauterietako beste geltoki bat. Bertan izan nintzen astelehen inauteri egunez. Euskal Herrian inauteri ezagunenetakoak eta bisitatuenak dira bertakoak eta eguraldi onak lagunduta jendetza bildu zen, beste urte batez berritu zen antzinako errituarekin gozatzera. Inauteri ha...

Dantzatze hutsa ez da nahikoa

2017/04/07

Erregeak, kardenalak, jauntxoak eta soldaduak eskeletoekin eskutik helduta dantzan. Bufoi bat dute aurreskulari edo atzeskulari lanetan. Guztiei erritmoa bizi markatzen die kardenal baten kapelua jantzita daraman beste eskeleto batek. XVI. mendean Alemanian egindako heriotzaren soka-dantza ikusgarr...

Gorosta eta Mandiola hamargarrenaren lekuko

2017/04/06

Aurten ere etorri eta joan dira inauteriak Eibarren. Azken hamar urteotan Koko-dantzek ekarri dute jaia herrira eta pasa den otsailaren 18an Gorosta eta Mandiolako bailarek izan zuten kokomarru, dantzari eta gainontzeko pertsonaia guztiak dantza eta kantuan ikusteko aukera. Lau urteko zikloetako...

Larunbat honetan erromeria Oiangun

2017/04/03

Badira hiru urte erromeriak berpizteko helburuz eta euskal kulturaren alde, Goierriko zenbait herri elkartu eta Goierriko erromeri bira antolatzen dugula bailaran. Irailean hasi eta Uztailera bitartean, hilabetean behin, eta txandan txandan, herriak aldatuz joaten gara, herri guztietan gure dant...

Jose Zarraga "Eperra", "giribillak" maite ez zituen aurreskularia

2017/04/03

Aurreskulari gazteek jira-bira eta keinu gehiegi egiten dituztela irizten dio Eperrak , itzul-inguru bortitzak, pirueta sineskaitzak . Hantura eta dantzaren barrokizazio hori azaltzeko "giribilllak" hitza erabiltzen dutela dio Jose Zarragak: " alegia, galeriara begirako erakustaldi tontoak, neurri...

Gérard Godon soinujoleak bi dantzaldi Baionan eta Elgetan

2017/03/31

Gérard Godon soinujole frantziarrak dantzaldi bana eskainiko du heldu den maiatzaren 6 eta 7an, Baionan eta Elgetan hurrenez-hurren. Dantzaldiez gain, ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak. Frantziako tradiziozko dantzaldien zirkuit...

Iruña Taldea Gaztambide Antzokian arituko da Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera

2017/03/27

Apirilaren 2an, eguerdiko 12:00etan Iruña Taldeak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ikuskizuna eskainiko du Tuterako Gaztambide Antzokian . Emanaldia 2015/11/28an Iruñeko Baluarten egindakoaren  hildo beretik doa. "Erronkaritik Tuteraraino" izenpetutako emankizun honetan N...

Harpidetu