Larunbat honetan erromeria Oiangun
Badira hiru urte erromeriak berpizteko helburuz eta euskal kulturaren alde, Goierriko zenbait herri elkartu eta Goierriko erromeri bira antolatzen dugula bailaran.
Irailean hasi eta Uztailera bitartean, hilabetean behin, eta txandan txandan, herriak aldatuz joaten gara, herri guztietan gure dantzez gozatzeko aukera eskainiz.
Dantzarako ohitura zaharrari bere bultzadatxoa emateaz gain, herri ezberdinen eta herritar ezberdinen arteko lotura sortuko ditugu. Gure herrietan ekintza ugari izaten ditugu, baina, eskualdera begirako ezer gutxi antolatu ohi da.
Aurtengoan eskualde mailako erromeri bat antolatu dugu Oiangu Baserrian, larunbat honetan, apirilaren 8an, 18:00etan Fan&GO taldearekin.