Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Arrateko dantzak Zumarragan

2018/04/05

Ezaguna da Zumarragako Antioko baselizan egiten den ezpata-dantza. Ezagunak eta ederrak dira, bai baseliza eta baita ezpata-dantza bera ere, eta Kezkako dantzariok hau bertatik bertara ezagutu eta gure dantzak Zumarargara eramateko aukera izan genuen Santa Isabel festetan, uztaileko lehen egunetan...
Euskal musikaren dama
2018/04/05

2018ko martxoaren 5ean hil zen Marian Arregi musikaria eta dantzaria. Berrogeita hamar urtetik gora egin zituen Euskal Herriko herri-kultura ikertzen, ontzen eta birsortzen, Juan Antonio Urbeltz bere senarrarekin batera. Azken mende erdian euskal dantzarentzako funtsezko erreferentea izanik ere, ...
AIKO Taldeak Sevillara eramango du euskal dantza tradizionala
2018/04/04

AIKO Taldeak, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen Euskal Herriko musikari eta dantza maisu kolektiboak, Sevillara eramango du denbora gutxi barru bere irakaskuntza metodologia propioa. Apirilaren 6an, ostiralean, Aiko Taldeak Jota tailerra eskainiko du Sevillako �...
Kezkako dantzariak Martin Zalakain ikusgarrian
2018/04/04

2017ko azaroaren 11n estreinatu zen Juan Antonio Urbeltzen azken lana Bilboko Arriagan: Martin Zalakain.
Euskal Herriko hamaika txokotako dantzariak taula gainera ekarri ditu antzerkia eta dantza bera uztartu nahi izan dituen lanak; hala, Harkaitz Canok izen bereko Pio Barojaren eleberria antz...
Emakumeek aurreskua dantzatu zuten Añorgan 1944an Pujanaren begiradapean
2018/04/02

Añorgan, 1944ko festetan lantegiko langileen meriendaren ondoko aurreskua, neskek dantzatu zuten. Halaxe dago jasota Añorgak 75 urte dantzan liburuan:
"Nesken sokak atera zituen mutilak, Rezolako agintariak eta abar. Aurresku hartan Milagros Basurto izan zen aurresku eta Tani Soroa atzesku, ...
Lizartzako inauteri-dantzak 1985eko iraileko jaietan
2018/03/28

1985eko iraileko festetan dantzatutako Lizartzako inauteri-dantzen bideoa iritsi zaigu eskuartera. Inauterietakoak dantzak izanagatik, dantza horiek urte askoan herriko festetan edo jairen baten aitzakian dantzatu ohi ziren eta ez inauterietan. 1994an, herriko zaharren testigantzen laguntzaz, inau...
Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé
2018/03/27

Joan den urtean Gérard Godon soinujole frantziarra izan genuen Baionan eta Elgetan dantzaldi goxo bana ematen. Aurten Eric Thézé-k lagunduta etorriko zaigu berriz, bikote formatuan, apirilaren 21 eta 22an. Dantzaldiez gain, Gérard Godon-ek ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scotti...
ETB: Sabin Bikandiri elkarrizketa Ahoz Aho saioan
2018/03/27

Sabin Bikandi AIKOko musikaria eta dantza maisua da. Basque Fest-eko erromerietan jendea animatzen izango dira martxoaren 31n eta apirilaren 1ean. Illaski Serranok aurkezten duen Ahoz Aho programan horretaz eta dantzaren inguruko beste hainbat kontutaz solazean ikusi dezakezue ondorengo bideoan.
...
Omenaldia Sabin Egigureni Bizkai euskal dantza tradizionaleko eskolaren 40. urteurrenean
2018/03/27

Aurten gure Bizkai euskal dantza tradizionaleko eskolaren 40. urteurrena betetzen da. Abagune horri helduta, gure ikasleek Sabin Egiguren Apraizi omenaldia egitea erabaki dute, euskal dantza tradizionala ikasi, irakatsi eta transmitizeari eman dizkion urteengatik.
Ibilbide oparoa
...
Ostiral honetan, Plazara Dantzara Jainaga eta Narbaizakin
2018/03/22

Aste Santuko oporren atarian, dantzaldi-erromeria ospatuko dugu Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin, Patxi Montero dantza-irakasleak gidatuta: sokan, bikoteka lotuan, soltean, jauziak, kontradantzak eta joko-dantzak. Ostiral iluntzea dantzan ospatu nahi duten guztientzat irekita. Udaletxeko arkup...