Dokumentuaren akzioak
Sahatsa Valladoliden
ERAKUSTALDI IKUSGARRI BEZAIN HUNKIGARRIAK VALLADOLIDEN
Sahatsa dantza taldea “gure Txoko” euskal etxeak gonbidatuta,
Valladoliden izan da iragan aste buruan.
Emanaldi ezberdinak eskaini dituen bi egunetako saio bizia izan da.
Larunbat arratsaldez Katedralaren barruan, bertako korridoreak
zeharkatu eta erdiko korridoretik aldare nagusira desfilatu zuten Ezpata
dantzarien errenkadek eta aldare aurrean Ezpata dantza eskaini zuten.
Mezaren ostean, ekintzaren solemnitatea nabarmendu zuten eilzatarrek.
Ordu erdi beranduago, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako dantzez osatutako
etenik gabeko makil jokoez eta besteak beste Kaxarrankaren irudi
paregabeaz, berrogei minutuko ikuskizuna eskaini zuen Sahatsak.
Emanaldiak aho zabalik utzi zituen Katedralaren aurreko plazara gerturatu
zen ikus entzule andana.
Emanaldiaren ondoren, gozatu ahal izan zuten ikuskizunaren edertasun
hunkigarria adieraztera eta zoriontzera hurbildu zitzaizkien han bildutako
ikusle asko Sahatsako kideei.
Igande eguerdian Valladolideko Plaza nagusian hasi eta kalejira eginez, hiri
erdiko hainbat plazetan eskaini zituzten ekitaldi motzak Euskal etxeko
abesbatzarekin batera. Kalejira osoan izan zuten ikusle multzo oparoaren
ikusmin eta arreta.
“Gure Txoko” Euskal etxekoak, txokoan bertan emandako tratu ona bezain
otordu bikainak eskainiaz, guztiz arretatsu izan dira Sahatsarekin.
Azkeneko bazkariaren ondoren, Sahatsak Aurreskua eskaini zien Euskal
etxeko partaideei eta Agur Jaunak abestu zuten guztiek malkoei eutsi
ezinik agurrean.
Dokumentuaren akzioak