Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Kultur greba digitalarekin bat egin dugu

2020/04/21

Euskal Herriko hainbat kultur eragilek deitu duten grebarekin bat egin du Dantzan.eus-ek. Beraz, itzalaldi kulturalean parte hartuz, apirilaren 21ean eta 22an ez dugu edukirik argitaratuko.
Greba honen bidez euskal kulturgintzaren egoeraz gogoeta eta eztabaida soziala sustatu nahi da eta kontz...
Dantzaldi Ibiltaria eta idantza Aikorekin
2020/04/17

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan... Dantza gure biziaren partetxo bat dela esan dezakegu eta gustora eta pozik lagun artean egiten dugun zerbait. Koronabiru...
Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
2020/04/16

Doktore-tesian jorratu dudan gaiaren inguruan, hain zuzen euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketatu nau Argia astekariko Mikel Garcia kazetariak. Martxoaren 22an argitaratu zen elkarrizketa , Argia aldizkariaren 2682. zenbakian , eta gaia azalean nabarmendu dute. Jarraian irakurri dai...
Lapurdiko dantzen historiaren zenbait atal sarean Henri Duhauren lanen bidez
2020/04/15

Henri Duhau (Beskoitze, 1942) irakasle, dantza-sustatzaile eta idazlearen obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du EKE k. Mintzoak.eus ataritik deskarga daitezke dohainik Duhau ren lanak. Horietako bat dantzari buruzkoa da, Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea ...
Dantzako errendimendurako eta lesioen prebentziorako, luzaketak bai ala ez?
2020/04/14

Fisioterapeuta eta dantzazale amorratua naizen aldetik, gure dantza taldeetako errutinak eraginkorragoak egiteko prestatu dut aurkezpen hau, bi arrazoi kontutan hartuta:
1. Inertziaz egiten ditugunak aldatzeko erresistentziak handiak izan ohi dira (nahiz eta egokiak ez izan) eta jendearen onarpe...
idantza Aikorekin: Dantza jauzi ikastaroa. Hasiera
2020/04/06

Inoiz plazan dantzan zabiltzala, jentea korro bat egin eta musikariak jotzen hasten direlarik norbaitek "erdizka", "pika", "zote" eta horrelakok ohikutu, eta jentea elkarrekin bat eginik aurrera eta atzera dantzan hasi, eta zeure buruari galdetu badiozu kontu honek nola funzionatzen duen, eta are g...
Dantza gela birtuala ireki du Dantzaguneak
2020/04/06

Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala. Bertan honako eskaintza izango duzue:
Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio b...
Euskal dantzaren ikusentzunezko ondarea babesten
2020/04/02

Orain bost urte alarma dei bat zabaldu zen ikusentzunezko ondarearen inguruan. Bideoen bizi-iraupena laburra zela ohartuta, dantza talde eta elkarteek 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetan egindako bideo grabazioak galtzeko arriskuan egon zitezkeela ohartarazi zuten teknikariek. Horrela, ...
Oñatz dantza taldea 50. urteurrenean- apirila
2020/04/02

Urte oparoa kolorez bustita hasi genuen, eta udaberriari ondo etorria eman genion kantuz eta dantzaz. Zoritxarrez, baina, mundu mailako pandemia honek eragin digu 50. urteurreneko martxoko ekitaldia bertan behera uztea. Eta, hori gutxi ez eta, guztiok dugun ezjakintasun berberaz gaude; izan ere, ez...
Konfinamendua dantzaz eta kolorez jantzi!
2020/04/01

Oraindik ere etxean sartuta pasa beharko ditugun orduak pixka bat arintzeko proposamena dakarkizuegu. 2010. urtean karrikaratu genuen Koloreaga liburuaren marrazkietako batzuk sareratu ditugu hemen, deskargatzeko moduan, inprimatu eta etxeko giro-goxoan koloreztatzeko aukera izan dezazuen. Asisko ...