2020 Dantzan denda: liburuek eta diskek abarketak ordezkatu zituztenekoa
2020a ahaztu nahian gabiltzan honetan Dantzan dendatik iazko produktu salduenen errepasoa egiten jarri gara, eta, batez ere, liburuak zenbatzen jardun dugu. Urtearen hondarretan argia ikusi zuen 
Ez da doakoa, ordea, albistea: urteko lehen hiruhilekoan ohikoak izan genituen dantzarako txapinen ala makila txikien eskaerak, urteko lehenak eta azkenak izan ziren. Covid-19 izenburuarekin etxeetan sartu gintuen filma distopikoak bertan behera utzi zuen, besteak beste, dantzaren jarduera, eta jakina, hari eragiten zion beste edozein ere, dantzan aritzeko produktuak tarteko.
Urteko salduenak


Horietaz gain erosketa saskia bete zuten Jon Gaminderen Gaita Dantzan partitura liburu ederra eta Ikerfolkek argitaratutako Jira Galdua aldizkariko lehen eta hirugarren zenbakiak, Gipuzkoako dantza-maisuen taula gimnastiko-koreografikoa eta Aitzineko Püntiak hurrenez hurren, Gipuzkoako eta Zuberoako bi dantza-teknika hauen oinarri eta urrastegia laburbiltzen dituzten koadernoak.
Musika erosiena
Eta itxialdiei aurre egiteko, irakurketa saio eder baten ostean, zer hoberik egongelako besaulkia eta mahaitxoa albo batera eraman eta musika ederraren doinura etxeko 
Jantzi dantzan
Etxera begiratzen hasi gara eta berriz barrura begiratuz bukatuko dugu sarrera hau, etxe honetako marka daramaten kamiseten aipamena eginaz, izan baita gure Dantzan marka soinean jantzita etxe honi eta dantzari atxikimendua erakutsi nahi izan dionik. Bihoaz gure esker onak! Bina kamiseta eta poltsa eredu ditugu salgai, dantzan.eus eta soka-dantza izenpean, gorri zein beltz, txiki zein ez hain txiki, neska-mutil zein aiton-amona, dantzarako zein ogia erostera joateko, norberarentzat zein oparitzeko.
Eta gure erakusleiho xumean aurkitzen ez duzun zerbaiten bila bazabiltza, idatz iezaguzu ea lortzerik ote dugun, ahaleginik ez da faltako eta!