Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

claude-iruretagoiena etiketa duten bideoak

Lekorne: Kabalkada 2024 kontra-dantzak

Lekorneko kontra-dantzak plazaratu dituzte Lekorneko kabalkadan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an plazaratu dituzte aurten Lekornen Kabalkadak eta hainbat dantzaren artean, nola ez, herrian errotuak diren kontra-dantzak aurkeztu dituzte. Bost dantza dira, bata bestearen segidan dantzatuak. Hemen bakoitza hasten den minutua eta segundua: lehenengoa (00:00), bigarrena (01:40), hirugarrena (03:12), laugarrena (04:39) eta bosgarrena (06:10). 1995eko kabalkadan aurkeztu ziren lehen aldiz, propio horretarako muntatu zituen Claude Iruretagoienak; garai hartan Lekorneko Urtsuko xoriak dantza taldean zebilen dantza-maisu lanetan. 1995ean estreinatu zituzten eta herrian eman diren hurrengo hiru kabalkadetan, 1996an, 2014an eta 2024an plazaratu dituzte. Irudiak: Amaiur Aristi. Kabalkada, kontra-dantzak, 2024-07-28.

 

Dokumentuaren akzioak