Biarritz: San Martin ezpata-dantza 2014
Igande honetan kaleratuko dute bigarrenez San Martin ezpata-dantza Biarritzen. 2014ko azaroan estreinatu zen ezpata-dantza hau Maritzuli Konpainiaren ekimenez baina hainbat talde eta herritako dantzariak batuz. Hain zuzen ere estreinaldiko irudiak eta Jon eta Claude Iruretagoienaren, Maritzuliko zuzendari eta dantza-maisuen, hitzak jasotzen ditu erreportaje honek. Honela dantza, musika, arropa eta antolakuntza orokorreko kontuak ezagutu daitezke irudiotan, ezpata-dantzaren beraren irudiak ikusten diren bitartean. Igandean, 2015eko azaroaren 15ean, kolorez jantziko ditu berriro ere San Martin ezpata-dantzak Gare du Midi aurreko Baratze Publikotik hasita Biarritzeko plaza eta karrikak. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Biarritz: San Martin ezpata-dantza, 2014-11-09.
https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-san-martin-ezpata-dantza-2014
https://dantzan.eus/bideoak/biarritz-san-martin-ezpata-dantza-2014/@@images/image-1200-b0c0ccf23eea7ac49d732b06b02d1452.jpeg
Biarritz: San Martin ezpata-dantza 2014
Igande honetan kaleratuko dute bigarrenez San Martin ezpata-dantza Biarritzen. 2014ko azaroan estreinatu zen ezpata-dantza hau Maritzuli Konpainiaren ekimenez baina hainbat talde eta herritako dantzariak batuz. Hain zuzen ere estreinaldiko irudiak eta Jon eta Claude Iruretagoienaren, Maritzuliko zuzendari eta dantza-maisuen, hitzak jasotzen ditu erreportaje honek. Honela dantza, musika, arropa eta antolakuntza orokorreko kontuak ezagutu daitezke irudiotan, ezpata-dantzaren beraren irudiak ikusten diren bitartean. Igandean, 2015eko azaroaren 15ean, kolorez jantziko ditu berriro ere San Martin ezpata-dantzak Gare du Midi aurreko Baratze Publikotik hasita Biarritzeko plaza eta karrikak. Irudiak eta edizioa: Eire Vila. Biarritz: San Martin ezpata-dantza, 2014-11-09.
Itsatsi bideo hau zure webgunean