Dokumentuaren akzioak
Aiziritze 1989 Muxikoak 1
1989ko urtarrilean mahai ingurura batu zituzten inguruko dantzari beterano zenbait Aiziritzen. Aitzakia aprobetxatuz dantzan jarri zituzten jan aurretik ere. Claude Iruretagoienak grabaturiko bideo honetan muxikoak jauzia ematen ikus ditzakegu. Aurrekotan jaso dugun bezala, aipagarriak dira phikak bueltan emateko joera edo urratsen bukaerako kortak edo eta hiruak atzerantz markatzea. Gorputzaren borobilaren erdirako jarrera ere deigarria egin liezaioke inori, erreferentzia non dagoen eta norekin dantzan diharduten adierazten baitu.
Hasieran bada lerro arteko oparirik dantzarien keinuei begira gaudela: hirugarren ataleko phika eta hiru datorrenean ezker markatzeko gogoa adierazten du batek baino gehiagok, izan ere Amikuze inguruan (Miguel Angel Sagasetak Luzaideko ddantzak lanean jaso bezala) ezaguna baita phika eta hiru-akaba beharrean ezker-eskuin eta hiru ematea. Bukaeran berriz, musikariak segida joten jarraitzen dute baina dantzariek bertan amaitzeko adierazten dute; ez dakigu nahikoa dantza egin izanaren arrazoiz ala segidarik gabe emateko ohitura dutelako ziurrenik.
Hona hemen muxikoak jauziaren urratsak grabaketan markatua ikus daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen:
- Aitzina phika X2
- Xinple-phika-akaba eta hiru X2
- Xinple-phika eta hiru-akaba X2
- Xinple lauetan
- Phika-xinple-phika-akaba
- Ezker-akaba
- Aitzina biga lauetan
- Biga-xinple X4
- Biga-ezker-biga-akaba X2
- Xinple-phika-akaba eta hiru
- Xinple lauetan
- Phika-xinple-phika-akaba
- Xinple-phika-akaba
- Xinple lauetan
- Phika-xinple-phika-akaba
- Xinple lauetan
- Phika eta hiru-xinple-phika eta jo-akaba X2
- Xinple lauetan
- Phika-phika eta hiru-xinple-phika eta hiru-akaba-phika eta fini!:
Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.
Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Muxikoak 1989-01-15.
Etiketak
- tradizinala
- irudi-zaharrak
- jauziak
- aiziritze
- claude-iruretagoiena
- muxikoak
- 1989
- nafarroa-beherea
- mutxikoak
- xxmendea
Dokumentuaren akzioak