Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 Muxikoak 2

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 Muxikoak 2

2015/02/02 10:20

Bazkari baten aitzakiarekin inguruko dantzari heldu eta nagusienak batu zituzten Aiziritzen 1989an, urte hartan Burgaintzi taldekoek emango zuten kabalkadako jauzien erreferentzia bila. Urtarrila 15eko egun hartan bazkaltzera jarri aurretik ere zenbat jauzi emateko paradarik izan zuten. Muxikoak dantzatzen ikus ditzakegu honako bideo honetan. Kontura gaitezen nola phika guztiak bueltan ematen dituztela eta urratsen bukaerako kortak edo eta hiruak berriz atzerantz. Bada tarte batzuetan akaba edo azken doblea osoa ere atzerantz ematen duenik.

Kontu egin nola bideoan ikus dezakegun bertsioan -aurretik argitaratutako atal bereko zenbait bideotan ikus daitekeenaren aldean- hirugarren esaldian eskuin eta ezker eta hiru egiten dituzten, ezagunago zaigun phika eta hiru edo dobla eta hiruren ordez. Bukaeran berriz, beste behin, markatzen dabilenari phika eta fini entzuten zaio, eta gehienek jauzi eginda bukatutzat ematen badute ere, musikariek segidarekin jarraitzen dute (grabaketan segidaren hasiera baino ez da ageri) dantzariak sorpresaz harrapatuz.

Hona hemen muxikoak jauziaren urratsak grabaketan markatua ikus daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen:

  • Aitzina phika X2
  • Xinple-phika-akaba eta hiru X2
  • Xinple-eskuin-ezker eta hiru-akaba X2
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Ezker-akaba
  • Aitzina biga lauetan
  • Biga-erdizka X4
  • Biga-ezker-biga-akaba X2
  • Xinple-phika-akaba eta hiru
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Xinple-phika-akaba
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Xinple lauetan
  • Phika eta hiru-xinple-phika eta jo-akaba X2
  • Xinple lauetan
  • Phika-phika eta hiru-xinple-phika eta hiru-akaba-phika eta fini!

 

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Muxikoak 1989-01-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.