Maritzuli: Ixtorio Mixtorio

2012/11/14

Maritzuli konpainiak, Xinkako eta Eraiki dantza taldeekin batera prestatutako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio. Umeek dantzatua ume eta helduentzat. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, umeen jolas mundua, inauteria eta mitologia biltzen ditu ikuskizun koloretsu batean Ixtorio Mixtoriok. Irudiak: Eire Vila. Maritzuli konpainia, Ixtorio Mixtorio, Eibar, 2012-11-10.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2012/11/14 15:22

Izugarrizko itxura ona du ikuskizunak, lehengoarekin alderatuz berritasunak ere baditu. Pena handia hartu nuen Eibar-en ezin ikusirik, berriz ematekoak ote diren?

Eire Vila
Eire Vila
2012/11/14 15:31

Zoragarria da benetan! Nolako lana guzti horren atzean! Eta zeinen erropa txukunak!

arkaitz.pascuas
Arkaitz Pascuas
2012/11/14 22:06

Espektakulu benetan ikaragarria ikusi genuena zapatuan. Lan txukuna Iruretagoyena eta bere lan taldekoek. Zorionak !! ;0)