Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 Muxikoak 3

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 Muxikoak 3

2015/06/02 12:50

Muxiko [x] soinuarekin zenbaitetan (Lapurdi, Biarno, Luzaide, Baztanen eta Garazi aldean) eta Mutxiko [tx] soinuarekin jasoa bestetan (Zuberoa eta Amikuze aldean bertan ere), dantza-jauzi ezagunena eta hedatuena da berau, Sagasetak Luzaideko ddantzak liburuan argitzen digunaren arabera. Izan ere, Lapurdi eta Nafarroa-Behereko zenbait lekutan Jauziak hitza erabili ordez Muxikoak bera erabiltzen da edozein dela ere jauzia.

1989 urteko neguan grabatu zituen irudiok Claude Iruretagoienak Nafarroa Behereko Aiziritze herrian. Hilabeteren buruan Kabalkadak ematekoak ziren bertan Burgaintzi taldekoak eta hura behar bezala prestatu nahian dantza maisuen erreferentzia bila, dantzan jarri zituzten bazkal ostean mahaiaren ingurura batzeko aitzakian batutako dantzari beteranoak, emakumezko zein gizonezko.

Sail honetan bertan jasotako jauzi beraren beste bi bertsioetan (muxikoak 1 eta muxikoak 2) jauziaren segida dela eta ez dela dudazko edo gaizki ulertuzko bukaerak ematen badira ere, beste bien aldean oraingo muxikoak honetan segida osoa entzun eta ikus dezakegu  (azkenengo xinple lauetan aurrera). Segida jauziari zenbaitetan gehitzen zitzaion aire motz eta errepikapenak lagunduta ezaguna da. Luzatzeko baino azkarrago emana normalean biziago eta disdiratsu amaitzeko asmoz gehitzen zitzaion. Gaur egun jauzi askok bere egin dute eta zenbait leku eta musikarien eskutik beti ere segidarekin entzun eta dantzatuko ditugu, muxikoak kasu; hemen Mañe Elgart dantza-maisuak  irudien erdian hasierako zatian markatutako urrats segidarekin hain zuzen ere.

Bideo sorta bereko beste irudietarako jasotakoak errepikatuko ditzakegu oraingoan ere: dantzarien borobilaren erdirako jarrera oro har, kortak atzeruntz ixtekoa (urratsen luzapeneko eta hiruak ere beraz) eta phikak bueltan emateko joera, denek hala ematen ez badituzte ere.

Hona hemen muxikoak jauziaren urratsak grabaketan Beñat Galtxetabururen soinua eta Henry Uhaldebord-en danborraren doinu eta erritmora eta Mañe Elgartek markatua ikusi eta entzun daitekeen bezala dantza jarraitu ahal izateko:

  • Aitzina phika X2
  • Xinple-phika-akaba eta hiru X2
  • Xinple-eskuin-ezker eta hiru-akaba X2
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Ezker-akaba
  • Aitzina biga lauetan
  • Biga-xinple X4
  • Biga-ezker-biga-akaba X2
  • Xinple-phika-akaba eta hiru
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Xinple-phika-akaba
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Xinple lauetan
  • Phika eta hiru-xinple-phika eta jo-akaba X2
  • Xinple lauetan
  • Phika-phika eta hiru-xinple-phika eta hiru-akaba-phika
  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-eskuin-ezker-akaba X2*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta jauzi!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Muxikoak 1989-01-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.