Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Arcadio Larrea 1947-1948 Bikoteak dantza soltean

Dokumentuaren akzioak

Arcadio Larrea 1947-1948 Bikoteak dantza soltean

2016/11/15 10:00

Dantza-solte ikusgarrian ageri dira Arcadio Larrearen grabazio hauetan. Andaluzian hainbat grabaketa egin zituen arcadio Larreak, 1947 eta 1948 bitartean. Huelvako Alosno herrian ari dira dantzan. Hain zuzen ere, gitarrak lagunduta eta kriskitinekin Alosnoko "fandango parao" izeneko molde mixto zaharrean dantzatzen ari dira Marcos Leonek argitu digunez. Bere bilakaeran berriz, gaur egun gizonezkoak bakarrik San Juan Bautista egunean, ekainaren 24an dantzatzen duten molde erritualizatua gelditu da.

Arcadio Larreak (1907-1985) Espainiako zenbait bazterretan 1947 eta 1948 urteetan hainbat irudi jaso zituen, eta CSIC-IMF funtsaren bidez hedatzen hasi dira filmazio horiek. Oraindik ere, grabaziootan agertzen diren herri, dantzari eta musika-generoak identifikatzeko prozesua irekita dago. Irudiak: Arcadio Larrea. Andaluzia, bikoteak dantzan, 1947-1948. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2019/10/18 11:24
Ederra benetan. Oso dantza organiko eta naturala. Ze gauza politak egin daitezken bi urrats sinpleekin eta gorputza mugitzen jakinda. Gure herrian egungo planteamentutan, ez beti baina bai zenbaitzutan, bide hau galdua dugu zoritxarrez, sofistikazio antzuekin obsesionatuta
2019/10/21 12:31
Bat nator zurekin, Iñaki. Dantzan-en argitaratuta dago ere Fandago Parao-ren 'molde erritualizatua' (testuak dioen moduan). Ederra ere, txunditu ninduen ikusitakoan, baina bideo honetakoak beste zera bat dauka...
Ekarriko dut hona Arcadio Larreak berak idatzitakoa, zure argumentuaren harian (Aragoako jotari buruz ari da): "La jota es un baile de pareja... los cuadros profesionales contribuyen a la decadencia de la jota... alejan además del pueblo su propio baile al dificultarle con adornos y floreos exhibicionistas, tornando lo que en su sencillez desmerece a los ojos que han contemplado realizaciones más logradas.
El baile popular, como todas las manifestaciones artísticas cumple una exigencia de orden emocional. Si de un lado se llena esa exigencia con otras realizaciones y del otro se intenta transformar el valor emocional en valor artístico siguiendo caminos ajenos a la lenta elaboración del pueblo, el resultado final será la muerte del baile. Tal sucede con la jota."
Arcadio Larrea: "Preliminares al estudio de la jota aragonesa" (Anuario Musical aldizkarian, Instituto Español de Musicología - CSIC, Bartzelona 1947)

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.