Dokumentuaren akzioak
fandango-parao etiketa duten bideoak
Arcadio Larrea 1947-1948 Bikoteak dantza soltean
Dantza-solte ikusgarrian ageri dira Arcadio Larrearen grabazio hauetan. Andaluzian hainbat grabaketa egin zituen arcadio Larreak, 1947 eta 1948 bitartean. Huelvako Alosno herrian ari dira dantzan. Hain zuzen ere, gitarrak lagunduta eta kriskitinekin Alosnoko "fandango parao" izeneko molde mixto zaharrean dantzatzen ari dira Marcos Leonek argitu digunez. Bere bilakaeran berriz, gaur egun gizonezkoak bakarrik —San Juan Bautista egunean, ekainaren 24an— dantzatzen duten molde erritualizatua gelditu da.
Arcadio Larreak (1907-1985) Espainiako zenbait bazterretan 1947 eta 1948 urteetan hainbat irudi jaso zituen, eta CSIC-IMF funtsaren bidez hedatzen hasi dira filmazio horiek. Oraindik ere, grabaziootan agertzen diren herri, dantzari eta musika-generoak identifikatzeko prozesua irekita dago. Irudiak: Arcadio Larrea. Andaluzia, bikoteak dantzan, 1947-1948.
Dokumentuaren akzioak