Dokumentuaren akzioak
Izpura 1978 Ahuntxa
Faustin Bentaberriren omenez 1978an egindako dokumental baten zati bat da honako hau. Antton Lukuk, Dantzan Ikasi programan eskainitako hitzaldian erakutsi zuen bideoa, eta hor ageri zirenek dantza nola bizi zuten azpimarratu zuen, bazen zerbait sendoa hor, metafora bat, zentzu bat.
Irudiak Izpuran daude grabatuta, 1978 urte inguruan, eta Faustin Bentaberrirekin dantzari eta musikari aritutako hainbat lagun ageri da Ahuntxa jauzia dantzatzen. Bideoan bertan jartzen dituen izenekin, Antton Lukuk hitzaldian aipatu zituenekin eta Miguel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburuan aipatzen dituenekin, dantzan ageri diren gehienen izenak jaso ditugu:
- Antton Pierrestegi (Anhauze, 1915-2000), ari da musikari lanetan klarinetearekin. Klarinetea eta saxoa jotzen zituen, Ramuntxo orkestraren sortzailea izan zen eta 30 urtez zuzendu Nafarroa Beherean dantza-jauziak, martxak eta kontra-dantzak jotzen errerentzia nagusia izan zen orkestra.
- Beñat Arrosagarai (Donibane Garazi, 1897-Izpura, 1982). Londresen eta Bartzelonan dantzan izan zen Faustin Bentaberrik zuzendutakoa taldean. Gero tuba jo izan zuen.
-
Alexandre Altxurrun (Izpura, 1919 - Arnegi, 2004). Faustinekin ikasi zituen dantzak eta umeei erakusten lan handia egin zuen. Arnegiko eskolako zuzendari eta herriko alkate izan zen.
-
Dominik Benjamin Germain, Xubero, (Izpura, 1907-1997), tronboi-jolea, Faustinen taldean, Ramuntxo taldean eta Galtxetabururekin aritu zen jotzen besteak beste.
-
Pelo Rekulusa "Marmizol" (Arnegi, 1914-Izpura, 2005), Arnegin bolantak prestatzen jardundakoa lzuaroan, baita Lasan eta beste zenbait herritan ere.
- Battitta Lasgoity
- Jean-Baptiste Otharan, Izpurako dantzari famatua.
- Jean-Baptiste Goity
Ahuntxa dantza-jauzia ageri dira dantzatzen. Maiz segida bezala erabiltzen da, bai Lapurtar-motxak eta Lakartarren ondoren, edo Muxikoak-en bukaeran ere. Jean Michel Guilcherrek dioenez, Thoinot Arbeau-ren 1588ko Orchesographie liburuan ageri da dagoeneko aire hau, "Branle des sabots" izenarekin. Irudiotan urrats hauek dantzatzen dituzte Nafarroa Behereko dantzari eder hauek:
- Erdizka (4etan)
- Zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
- ezker, eskuin, jo, erdizka
- eskuin, ezker, jo, erdizka
Ahuntxa, Izpura, 1978.
Etiketak
- irudi-zaharrak
- izpura
- 1978
- jauziak
- xxmendea
- tradizionala
- dantza-jauziak
- faustin-bentaberri
- ahuntxa
- nafarroa-beherea
Dokumentuaren akzioak