Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Noemi Vianak irabazi du Madrileko koreografia lehiaketa

Dantzan 2010/12/17 08:59

Abenduko lehen egunetan ospatu da Fernán Gómez antzokian Madrileko lehiaketa koreografikoaren 24. ekitaldia. Lehen saria euskal dantzari batek, Noemi Vianak irabazi du. PI-20 lana aurkeztu zuen Vianak, eta epaimahaiaren sariaz gain, ikusleen, kritikaren eta partehartzaileen sariak eskuratu ditu.

Gehiago irakurri

Manuel Delgado eta hiri-koreografiak Ortzadarren jardunaldiak ixteko

Dantzan 2010/12/17 08:59

Aurreikusitako egunean bertan behera geratu zen Manuel Delgadoren hitzaldia hegaldiaren arazo baten ondorioz, baina aste batzuk beranduagoa etorri da Iruñera eta Ortzadarren jardunaldiak itxi ditu bere hitzaldiarekin. Hiri koreografiak izan ditu mintzagai. Ortzadarreko kideek hitzaldi osoa sareratu dute bideoetan eta hemen duzue eskura.

Gehiago irakurri

Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko

Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko

Dantzan 2010/12/16 12:40

Asisko Urmenetaren marrazkiekin, Nafarroako dantzari eta festagileen irudiz, kolorez margotzeko liburuska argitaratu du Duguna dantza taldeak. Otsagabiako dantzariak, Arizkungo sagar-dantzariak, Lesakako ezpata-dantzariak edo Luzaideko bolantak edo Jaurrietako neskak ageri dira bertan besteak beste.

Gehiago irakurri

Olatz de Andres-ek "dA cAPO" eskainiko du Feministaldian

Olatz de Andres-ek "dA cAPO" eskainiko du Feministaldian

Dantzan 2010/12/16 11:57

"dA cAPO" Olatz de Andres-en sorkuntza, Artelekun ikusi ahal izango da abenduaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Feministaldia jardunaldien baitan aurkeztuko du Olatz de Andres-ek sorkuntza lan hau.

Gehiago irakurri

Aterpean 2011, Dantza Hirian-en artista egoiliarren programa

Aterpean 2011, Dantza Hirian-en artista egoiliarren programa

Dantza Hirian 2010/12/16 11:38

2011ko urtarrilaren 31 da Aterpean 2011 programan parte hartzeko proiektuak bidaltzeko azken eguna. Aterpean artista egoiliarren programa bat da, Dantza Hirian –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.

Gehiago irakurri

Maider Gonzalezek irabazi zuen Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketa

Maider Gonzalezek irabazi zuen Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketa

Iratxe de Arantzibia 2010/12/15 12:23

Nacho Duatoren "Duende" lanaren interpretazioarekin eskuratu zuen Maider Gonzalez-ek lehen saria. Sonia Fernandez madrildarra eta Claudia Faubel balentziarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.

Gehiago irakurri

"Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du Elai Alaik

"Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du Elai Alaik

Elai Alai Kultur Elkartea 2010/12/15 11:52

Datorren ostiralean, abenduaren 17an, Santurtziko Serantes Aretoan eta arratsaldeko 20:30etan Portugaleteko Elai Alai Dantza Taldeak "Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du.

Gehiago irakurri

Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres La Fundicion-en

Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres La Fundicion-en

La Fundicion 2010/12/14 12:20

La Fundición-ek abiarazi zuen nazioarteko proiektu batek Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andrés Buenos Airesera bidean jarri zituen joan den azaroan, La Fundición-en berton Egoitzako Sorkuntzaz burutu zuten pieza bat han aurkez zezaten.

Gehiago irakurri

Gabonetako 5. Nazioarteko Dantza Jardunaldiak Erandion

Gabonetako 5. Nazioarteko Dantza Jardunaldiak Erandion

Dantzan 2010/12/13 08:44

Datorren abenduaren 27tik 30era burutuko dira Erandion lehen Getxo-dantzan moduan ezagutzen ziren gabonetako nazioarteko dantza jardunaldiak. Stephane Boko, Clara Perez, Veronica Villar eta Ana Maria Lebrero dira aurtengo irakasle bereziak.

Gehiago irakurri

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa

Iratxe de Arantzibia 2010/12/10 10:30

Abenduaren 11an, Euskalduna jauregiko A-1 aretoan burutuko da ABBEk antolatutako sariketa. Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa antolatu du, eta datorren abenduaren 11an jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak