Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaz konpainiaren hautaketa froga
Dantzaz konpainiak hautaketa-froga egingo du 2011eko apirilaren 11n, 2011-2012 kurtsorako dantzariak aukeratzeko, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea).
Inauteriak Iruñeko Donibanen, eta erakusketa Sopelan eta Bergaran
Iruñeko Donibane auzoko inauteriak otsailaren 11 eta 12an izango dira, eta Euskal Herriko hainbat inauteriri buruzko erakusketa Sopelan eta Bergaran egongo da ikusgai, otsailean eta martxoan, hurrenez hurren.
Dantzaldia 2011: Dantza programazio anitza Bilbon
La Fundicion-ek Dantzaldia jaialdiaren XII. edizioa prest du dagoeneko. Philippe Saire, Israel Galvan, Les Slovaks Dance Collective, Amalia Fernandez eta Cesc Gelabert dira 2011eko Dantzaldia jaialdian Bilbon ikusi ahal izango diren proposamenetako batzuk.
Dakumene eta Itziar Madariaga La Fundicion aretoan
Dakumeneren "Sustraiak" dantza antzerkia eta Itziar Madariagaren "Flawomenco" ikuskizuna datorren asteburuan, urtarrilaren 22-23an, Bilboko La Fundicion aretoan arratsaldeko 20:00tan.
Kataluniako dantza tradizionalaren egoitza prest
Kataluniako Dantza Tradizionalaren Zentroa martxan izango da laster Rubin. Zentroa hau martxan jartzeko sektoretik egindako lanak bere emaitza lortzen ari da, eta Generalitatak abian jarriko du laster dantza tradizionala ikertu, landu, sustatu eta irakasteko zentroa. Egoitzaren birgaitze-lanak laster bukatuko dituzte eta, dagoeneko, lan-taldea kontratatzeko prozesuarekin hasi dira.
Amazonen dantzarako musikaren eskaintza
Amazonen eskaintza zabalean euskal dantzetako musikaren hainbat grabazio aurki ditzakegu. Besteak beste aurki ditzakegu: jauziak, doinu-zaharrak, Otsagabiako dantzak edo fandango eta arin-arinak. Nahi izanez gero, doinuak banaka eros daitezke, euro batean mp3 bakoitza.
Turkiako dantzen ikastaroa otsailean
Otsaileko lehen asteburuan Turkiako hainbat dantza ikasteko aukera izango da Altsasun. Mahmut Demir izango da irakaslea, egun parisen bizi den dantzaria, musikaria eta konposatzailea. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da eta izena emateko epea urtarrilaren 28an bukatuko da.
Hirugarren pitzadura: Idoia Zabaletaren performancea Bulegoan
Bulegoa z/b proiektuaren azken emaitza ikusi ahal izango da ostegun honetan, urtarrilak 13, Bilboko Solokoetxen. Pareta batean islatutako hainbat irudirekin eta musika herrikoiarekin osatu du Azalak ekoiztu duen lan berria.
Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan"
Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore aldizkariak aurkezpen epea luzatu eta kontzeptu esparrua hedatu ditu. Interesatuek lanen laburpenak, 10 lerrokoak gehienez, Eusko Ikaskuntzara bidali beharko dituzte 2011ko martxoaren 31 baino lehen. Behin betiko artikuluek 15-20 inguru orriko luze-laburra izan beharko dute eta euskarri informatikoan bidaliko dira 2011ko ekainaren 30a baino lehen.
dantzan.com: 2010eko estatistikak
Ia 130.000 bisita izan ditu 2010. urtean dantzan.com-ek eta ia 400.000tik gora orri erakutsi ditu. Egunero 350 lagunek bisitatu dute dantzan.com. Hona hemen 2010 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak, eta gehien ikusitako albiste, blog eta bideoen top10 zerrendak.
Dokumentuaren akzioak