Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz konpainiaren hautaketa froga

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainiaren hautaketa froga

2011/01/19 13:05

18 (beteak) eta 22 urte bitarteko dantzariek eman dezakete izena, eta Europar Batasuneko edozein estatukoak izan daitezke.

Errepertorioa konpainiakoa izango da: Itzik Galili, Eric Gauthier, Hilde Koch eta Jone San Martin. Prestakuntza tartea 2011eko irailaren 5etik 2012ko abuztuaren 31 artekoa izango da, eta parte-hartzaileek laguntza-poltsa bat izango dute.

Proba egiteko gonbidapena lortu behar da aurretik, eta lehen hautaketarako dantzaz@dantzaz.net helbidera bidali behar da eskaera, dokumentazio honekin: dantzan ateratako argazkiak, curriculuma eta NAN zenbakia. Eskaerak jasotzeko epea martxoaren 27an bukatuko da.

Informazio gehiago Dantzaz Konpainiaren webgunean.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.