Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan"

Dokumentuaren akzioak

Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan"

Artikuluak aurkezteko deialdia: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan"

Arg.: Felipe Loyola

Artikuluak aurkezteko deialdia. Proiektua: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan" (Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore)

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore aldizkariko Erredakzio Kontseiluak monografikoaren aurkezpen epea luzatu eta kontzeptu esparrua hedatu egin du. Monografikoaren behin-behineko izenburua honako hau da: "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan".

Interesatuek lanen laburpenak, 10 lerrokoak gehienez, argit4@eusko-ikaskuntza.org helbide elektronikora bidali beharko dituzte 2011ko martxoaren 31 baino lehen, norberaren posta, telefono, e-posta eta lanbide datuekin batera.

Behin betiko artikuluek, horien gauzatzea aldez aurretik onartuak izanik, 15-20 inguru orriko luze-laburra izan beharko dute (Arial letra, 10 neurrikoa, lerroarteko bakuna) eta euskarri informatikoan bidaliko dira 2011ko ekainaren 30a baino lehen helbide honetara: Eusko Ikaskuntza. Servicio de Publicaciones. Fueros 5 - Local G. 20005 Donostia. Argibide gehiagorako argitalpen arauak kontsultatu.

 

Makil eta ezpata dantzak

Iberiar Penintsularen lurraldeko dantza tradizionalez eta, zehazkiago, makilak, bastoiak, ezpatak, sableak edo antzeko tresnak erabiltzen diren dantzei buruzko lanak aurkezteko lehen deialdi honen gaiak behartu egiten du era guztietako irudikapenetan agerturiko nagusitasuna eta jarraitutasuna zehaztera: hala gaur egungo jaietan nola historia mailan.

Atalak nondik jotzeko bideak dira: koreografiak, doinuak, jokoak, etab. Hori guztia jai eta historia testuingurua ahal den neurrian zabalduz, baita dagokien gizarte esparrua ere. Dantzaren Historiak, Dantza eta gorputzaren Antropologiak, Ikusizko Antropologiak eta alderdi birtualari dagokion guztiak, neurri handi batean, kultura eta gizarte esparruetako bakoitza diseinatu, indartu eta kohesionatzen dute, baina ez ditugu ahaztu behar gutxienez azken berrogeita hamar urteetan gertaturiko aldaketak, janzkera, jaiaren osagaiak, turismoaren interesak eta negozioa direla eta.

Aurkezpen eta irudikapen prozesu guztiak kanpora begira gauzatzen dira fisikoki eta intelektualki, baina baita irakaskuntza arautuan ere. Duela denbora batetik, dantza curriculumaren zati bat izatera pasa da, nahiz ez zaizkien eman behar besteko garrantzia eta baliabideak.

Dantza tradizionalak, maila pertsonalean harremana mantentzen jarraitzen duen elementu bizi gisa, bere unean komunitate bakoitzean garrantzia izan zuen ondarea kontserbatu eta transmititzeko balio du. Erremintak, makila, bastoia eta ezpata oso osagarri egokiak dira erakustaldi erritual eta ludikoetarako, gerra eta jolas dantzetarako eta gizontasuna eta trebetasunak agerian jartzeko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.