Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ninika Errenterian
EliaralE konpainiak Ninika ikuskizuna emango du ostiral honetan, urtarrilak 14, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hiru dantzari izango dira taula gainean, Lorentxa Iturralde,Vivien Ingrams eta Jose Cazaubon. Pantxika Telleriak egin du koreografia eta musika Joseba Irazokik.
Laguntasuna San Bizenteko jaietan
Barakaldoko Laguntasuna dantza taldeak hainbat ekintza prestatu ditu aurtengo San Bizente jaietarako. Datozen bi asteburuetan dantza emanaldiak, erromeriak, kontzertuak eta kantu-saioak egingo dituzte, besteak beste. Hona hemen egitaraua:
Inauteriak martxoko lehen astean
Aurten inauteriak “ohi” baino beranduago izango dira. Hona hemen aurtengo inauterien data nagusiak.
Santa Graziko azken maskarada izango al da?
Laurent Chübürü-ren hitzek hotzikara eragin dute euskaldunen artean. Santa Graziko gazteek emango dituzte maskaradak aurten, baina herrian euskara galtzen ari dela eta, honako hau Santa Grazin antolatzen den azken maskarada izan daitekeela adierazi du Laurent Chübürü Santa-Grazi elkarteko lehendariak.
Zuberoako Maskaraden 2011eko egutegia
Otsailaren 6an abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Santa Grazik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta, ohitura denez, Santa Grazin bertan izango dira lehen eta azken saioak. Horra egutegia:
Donostia Kulturaren ekaina arteko programazioa
DonostiaKulturak ekaina arte prestatutako programazioaren barruan, Aída Gómez, Dantzaz Konpainia, Alicia Soto, Belltdance Superstars eta Eifman Ballet konpainia eta taldeen ikuskizunak daude. Ia hilero izango da dantza ikuskizunen bat, eta denak ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira.
HitzaPasa dantza, euskal dantzari buruzko terminologia lantzeko
Euskaljakintza HitzaPasa tematikoak sareratzen hasi da, egindako berrikuntzen barruan. Euskal Herriko dantzekin zerikusia duten terminoen deskripenak emanda, hitzak asmatzeko erroskoa prestatu du Oier Araolazak.
Dantzaren bitakora 2010
Azken urteotan dantzaren munduaren baitan lozorroan egosten ari zena ernaldu egin da 2010 honetan. Ziklo aldaketa antzematen da, inflexio puntu bat eta ikusmina handia aurreikusten diren erronken aurrean. Hona 2010ean dantzan mugitu denaren inguruko zenbait pista.
Dantzan dakiten marrazki harrigarriak
Ryan Woodward marrazkilari eta animazio-egile bikaina da. Besteak beste Warner Brothers, Sony Pictures, Disney, Marvel eta Dreamworks-entzat egin du lan. Ez da dantzaria, baina dantza garaikidea asko maite du eta gorputzaren adierazpen gaitasun harrigarria marrazkien mundura eramateko ahalegina egin du. Emaitza bikaina da!
Hostoak eta Karrikan, Kukairen ikuskizun berriak 2011 urterako
Karrikan izeneko kale-ikuskizuna prestatzen ari da Kukai 2011 urterako. Hiru koreografo garaikide, Damian Muñoz, Iker Gomez eta Pantxika Telleria gonbidatu ditu ikuskizun horretarako pieza zuzentzera. Bestalde, Oreka TX-ek proposatuta, Hostoak ikuskizunean parte hartuko du. Bertan, musika eta kantuan ari diren bi talde arituko dira dantzariekin batera: Oreka TX eta Amaren Alabak.
Dokumentuaren akzioak