HitzaPasa dantza, euskal dantzari buruzko terminologia lantzeko
Euskaljakintza ekimena Ordiziako Jakintza ikastolako Maite Goñi irakasleak sortu zuen hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzeko helburuarekin. Horretarako, blog batean biltzen ditu euskara lantzeko hainbat ariketa, DBHko ikasleekin batera, besteak beste, EGA azterketa prestatzeko.
Horien artean dago HitzaPasa jokoa. Britainiar telebistako The Alphabet game formatuan oinarrituta, egun egun Telecinco telebista kateak ematen duen Pasapalabra lehiaketan oinarritzen da. Definizio bat emanda eta denbora tartre jakin batean, alfabetuko letra bakoitzarekin hasitako hitzak asmatu eta dagoeneko ezagun bihurtu diren erroskoak osatu behar ditu parte-hartzaileak.
Orain arte guztitariko hitzekin osatutako jokoak zeuden Euskaljakintzaren blogean, baina joan den astetik aurrera gai batekin osa daitezke erroskoak. Gainera, edozeinek bidal ditzake hitzak eta definizioak formulario bat beteta, eta Euskaljakintza arduratzen da sareratzeaz. Oier Araolaza eibartarrak idatzi ditu Euskal Herriko dantzen inguruko terminoak eta jokoa prest dago sarean.
Dantzan