Dokumentuaren akzioak
Inauteriak martxoko lehen astean
Gehienetan otsaila inguruan izan arren, dagoeneko martxoan sartuta gaudenean izango da Ostegun Gizena, martxoaren 3an. Inauterietako data gehienak Aste Santuko igandearen arabera ezartzen dira, baina hainbat herritako inauteri-festen data ezartzeko bestelako irizpideak erabiltzen direnez, egutegian nahiko barreiatuta ageri dira ekitaldiak. Hona hemen aurtengo inauterien data nagusiak:
-
Martxoak 3, Ostegun Gizena
-
Martxoak 4, Ostiral Mehea
-
Martxoak 5, Inaute Larunbata edo Zaldunita bezpera
-
Martxoak 6, Inaute Igandea edo Zaldunita
-
Martxoak 7, Astelenita
-
Martxoak 8, Inaute Asteartea edo Asteartita
Nola jakin inauteriak noiz diren?
Inauterien data jartzeko, lehenengo, Aste Santuko igandea noiz den jakin behar da eta horren arabera jakingo dugu noiz diren inauteriak. Hona hemen inauterietako datak kalkulatzen prozesua:
-
Udaberriko lehenengo ilargi betea noiz izango de lokalizatu.
-
Udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea identifikatu. Igande hori, Aste Santuko igandea, alegia, Pazko Igandea izango da.
-
Pazko Igandean bukatzen da garizuma, alegia 40 eguneko baraualdi kristaua. Garizuma Hausterre egunean hasten da. Beraz, 40 egun atzeraka kontatu behar ditugu Hausterre eguna lokalizatzeko. Baina erne, kontaketa horretan ez dira igandeak kontuan hartzen!
-
Hausterre eguna da inauterien ondoko lehen eguna, asteazkena, beraz, bezpera Inaute Asteartea izango da, eta aurreko ostegunean hasita egun horretara dira inauterietako egun "klasikoak".
Dokumentuaren akzioak