Dokumentuaren akzioak
Donostia Kulturaren ekaina arteko programazioa
Aída Gómez
CARMEN
Aída Gómezek, 2004ko Espainiako Dantza Sari Nazionalak, zuzentzen eta jokatzen du, José Huertas eta Christian Lozanorekin batera, Carmenen bertsio hau; Emilio Sagi da eszena-zuzendaria, eta José Antonio Rodríguez, berriz, musika-zuzendaria.Ekintza XIX. mendearen hondarreko Sevillan gertatzen da. Carmen zigarro-saltzaileak liskarra du Manuelitarekin Tabako Fabrikan, eta ebakia egiten dio aurpegian; Zúñiga tenienteak atxilo hartzen du, eta agintzen dio Don Joséri, Alcaláko Dragoien Erregimenduko kaporalari, kartzelara eraman dezala neska. Carmenek Don José limurtzen du, eta gizonak libre uzten du emakumea; ondorioz, preso sartzen dute, gradua kenduta.
Otsailaren 10ean
Dantzaz Konpainia
DANTZAKLUB - ATALAK 10
Dantzaz
Konpainia mundu profesionalean sartu nahi duten dantzari gazteek, Europako
dantza-konpainia hoberenetara joan aurretik, agertokiko esperientzia izan
dezaten sortu zen. Badira zenbait urte dantzariei, bai eta gipuzkoar
artista gonbidatuei
ere, koreografo gisa prestatzeko aukera ematen diela, eta beren lanak Victoria
Eugeniako Klub Aretoan urtean lautan erakusteko.Alicia Soto - Hojarasca
DOS O TRES PREGUNTAS
Dantza eta multimedien programa batek osatzen du ikuskizun hau; zenbait solo dira, artistak, errealitatea/fikzioa kontzeptuaz bere ikuskizunetan egin duen ikerkuntzaren ildotik, bost urtean egindako sorkuntza-lanaren emaitza Irudiaren ilusionismoa, emozioak eta poesia, une bakoitzerako konposatutako musikarekin eta eszenografiako elementu minimalistekin batera, gorputzaren biluztasunarekin batera: horra Dos o tres preguntasen proposamena, ikus-entzuleei solaserakogonbita ere egiten diena, ikerkuntza-ziklo bat ixteko.
Martxoaren 20an
Bellydance Superstars
BOMBAY BELLYWOODBombay Bellywoodek dantza tradizionala eta tribuetako sabel-dantza batzen ditu dantza indiarreko beste estilo batzuekin; dantza indiarra oso aberatsa da jantzietan eta musikan, eta erritmo kutsakor eta hunkigarriak ditu. Bellydance Superstars taldekoentzat arte bizia da sortaldeko dantzaren artea; gai da elementu berriak beretzeko, dantzaren teknikaren funtsa galdu gabe eta mugak zabalagotzeko beldurrik gabe.
Bombay Bellywood fusiona danza tradicional y danza del vientre tribal con distintos estilos de danza india, muy rica en vestuario y en música, con ritmos contagiosos y emocionantes. Bellydance Superstars ven el arte de la danza oriental como un arte vivo, capaz de absorber nuevos elementos sin perder la esencia de la técnica de baile y sin miedo de ampliar sus horizontes.
Maiatzaren 21an eta 22an
Eifman Ballet
ONEGIN
Puskinen Eugene Onegin eleberrian oinarrituriko koreografia da Onegin, bi ekitaldiz osatua. Eifman izena, berriz, lan klasikoen esperimenturik interesgarrienei eta jokaldi ausartenei lotuta dago beti; ballet garaikideko forma zein edukia berrituz eta aberastuz. Arte-irudiek, argiztapenari eta soinuari lotuta, errealaren eta fantasiazkoaren nahasketa ageri dute, emozioen esperientzia indartsua eragiten duena. Eifman Balletek Txaikovskiren musika klasikoaren eta A. Sitkovetskiren rock garaikidearen arteko konbinazioa eskaintzen du, koreografoaren mezua hobeto ulertzen laguntzen duena
Informazio gehiago, DonostiaKulturaren webgunean.
Dokumentuaren akzioak