Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteriak Iruñeko Donibanen, eta erakusketa Sopelan eta Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Inauteriak Iruñeko Donibanen, eta erakusketa Sopelan eta Bergaran

Iruñeko Donibane auzoko inauteriak otsaileko bigarren asteburuan izango dira, hilaren 11n eta 12an, Ahari Kultur Taldeak antolatuta. Hogeita bederatzigarren edizioa izango da, eta programa aurki egongo da prest Ahari Kultur Taldearen webgunean.

Ahari Kultur Taldeak inauteriari buruzko lan asko sustatu ditu. Lan horien emaitzetako bat da Euskal Ihauteria izeneko erakusketa; Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun eta beste hainbat euskal inauterietako informazioa jasotzen duena. Datozen asteotan, ondorengo herrietan ikusi ahal izango da:

  • SOPELA, Kurtzio Kultur Etxea, otsailaren 5etik 23ra.
  • BERGARA, Aroztegi Aretoa, otsailaren 25etik martxoaren 13ra.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.