Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kataluniako dantza tradizionalaren egoitza prest

Dokumentuaren akzioak

Kataluniako dantza tradizionalaren egoitza prest

2011/01/17 13:05

Dantza Tradizionalaren zentroaren helburuak dira, ikerketa, hezkuntza, difusioa eta sorkuntza sustatzea. Egoitza Rubi herrian dago, Bartzelonan, eta obrak amaitzear dauden honetan, lan-talde berriaren kontratazioari ekingo diotela iragarri dute. Irekitzear dago memoria-proiektuak aurkezteko epea  eta otsaila amaieran hiru finalista aukeratuko dira elkarrizketak egiteko.

 

L´Esponaren helburua da Kataluniako dantza tradizionalaren erreferentzi puntu bat izatea, ahalik eta esparru gehien landuko dituena, eta horretarako hainbat zerbitzu, programa eta eremu eskainiko ditu. Horren harian, zentroaren eragileek helburu nagusitzat jo dituzte, besteak beste, dantzaren balore positiboak hedatzea, Kataluniako dantza tradizionalaren inguruko materiala biltzea, transmisiorako baliagarrarriak izango diren ikastaroak martxan jartzea, eta dantza tradizionalean sorkuntza proposamen berriak sustatzea.

 

Informazio gehiago: Kataluniako dantzari profesionalen elkartearen webgunean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.